Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GOIKALE-ASKORENA-NAGUSIA

Adjudikatu dira Kale Nagusia-Askorena-Goikale berrurbanizatzeko obrak

Kale Nagusia – Askorena - Goikale berrurbanizatzeko obrak Asfaltados y Construcciones Morga, S.A. enpresari adjudikatu zaizkio. Eusko Jaurlaritzak finantzatua den obra honek 404.996 euroko kostua du, eta burutzeko epea hiru hilabete eta erdikoa da.

1. argazkia

Baldintza-agirian beharrezkotzat eskatutakoaz gain, enpresa adjudikatarioak zenbait hobekuntza eskaini ditu, Udalak erabakitzekoak, 66.595 euroren baliokoak. Hauexek dira:

  • Eskatutakoak baino hiri-altzari gehiago jartzea, haien kalitateak hobetzea eta/edo haurrentzako edo kirolerako parke bat hornitzea eta instalatzea.
  • Oinezko eremuetan, hormigoi inprimatuaren ordez baldosa jartzea.
  • Oinezko zoladuretan birziklatzetik datozen materialak erabiltzea, aditiboak gehituta, gas kutsagarrien emisioak murrizten laguntzeko.
  • Aparkalekuetan, hormigoi inprimatuaren ordez erliebean inprimatutako aglomeratu asfaltikozko zoladura malgua erabiltzea.

Kalea Nagusia - Askorena - Goikale urbanizatzeko proiektuaren helburua da jardun-eremu horretako urbanizazioa berritzea, batez ere kamioak berrantolatuz eta espaloi, aparkaleku eta oinezko eremu berriak definituz; horrez gain, eremuaren estetika hobetzea ere bai, zoladurari eta argiztapenari dagokienez.

Interbentzioaren beste helburu bat da Goikaleko espaloia zabalagotzea proiektuaren eremuan. Era berean, xedea da kale hori Kale Nagusiarekin lotzea, bien artean dagoen desnibela gaindituko duen eskailera perpendikular baten bidez, hartara jardun-eremuko irisgarritasun globala hobetuko delarik.

Bestalde, kontua da Goikaleko 22. blokerako irisgarritasunari konponbidea ematea, espaloi publikoaren eta atarirako sarreraren artean dagoen desnibela gaindituko duen arrapala bat gehituz, gaur egun hori eskailera baten bidez egina baitago.

Azkenik, saneamenduko azpiegituren ibilbidea hobetu egingo da Askorena plazan, eta jardun-eremutik kendu egingo dira airetiko argindar-lineak. Obra hau hango bizilagunen aspaldiko erreklamazioa izan da, konponbidea eskatu baitzuten hango espaloien irisgarritasuneko zailtasunengatik.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala