Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   OPORRAK BAKEAN

Haur sahararrei Udalak egingo dien harrera

Lasarte-Oriako Udalak 4 neskato eta 4 mutiko saharar hartuko ditu Oporrak Bakean programaren barruan. 10 eta 12 urteko haur hauek, uztailaren 2an iritsi ziren eta abuztuaren 31ra arte egongo dira gure artean.

1. argazkia

Jesus Zaballos alkateak, korporazioko hainbat kide lagun dituela, ongi etorria eman die haur hauei bilkura aretoan, eta gure herriko lagunen artean “opor” hauek goza ditzaten nahi duela adierazi die. 9 harrera-familiei ere  bereziki eman nahi izan dizkie eskerrak, haiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke programa honi eustea, funtsezkoak direlako.

Honako hauek parte hartuko dute aurten programan: Nazha (12 urteko neskatoa), Mrabih (13 urteko mutikoa), Abdalahi (12 urteko mutikoa), Hilifa (11 urteko mutikoa), Saida (12 urteko neskatoa), Mattu (11 urteko neskatoa) eta Whaba (10 urteko neskatoa).  Azken bi neskatoek lehenengo aldiz hartuko dute parte, gainontzekoak ordea, errepikatu egingo dute.

Ondoren, 150 haur lasarteoriatarrek  euskal haur dantzen erakustaldia egin dute Okendo plazan, 2 hilabetean zehar kide izango dituztenak agurtuz.

Udalak, programaren arduradun den aldetik, Ttakunek antolatutako haur-txokoetako eta Kiroldegiko igeriketa ikastaroetako parte-hartzea kudeatu eta finantzatuko du.  MUGI  txartela erabiltzeko erraztasunak ere emango zaizkie.

Programaren barruan dago, baita ere, osasun-azterketa, azterketa odontologikoa barne.

Saharar herriarekiko elkartasun ikurra da proiektu hau. Haur hauei gurekin bizitzeko aukera emanez, haien osasun-egoera hobetzen laguntzen diegu, desertuko udatik babesten (non tenperatura 60ºra iristen baita), elikadura orekatu bat lortzen, haien kultura nahiz ohiturak partekatzen eta lagun berriak egiten.

Iturria: Lasarte-Oriako Udala