partekatu
• KIROL GALA
2022ko kirol-merezimenduen sari-banaketa
Lasarte-Oriako Udalak 2022ko kirol- merezimenduaren sariak banatuko ditu Lasarte-Oriako kirolari egindako ekarpenagatik.
Kirolaren VII. Gala ostiral honetan egingo da, abenduaren 16an, 19:00etan Kultur Etxeko auditorioan.
2015ean egin zen Kirolaren lehenengo Gala, Lasarte-Oriako kirolarien ahaleginari eta dedikazioari balioa emateko helburu nagusiarekin. Errekonozimendu publiko bat egiten zaie, zeinak bultzatuko dituen eta sentiaraziko dien isla bat direla gainerako kirolarientzat edo, oro har, kirol-jardueraren bat edo jarduera fisikoren bat egiten duten pertsona guztientzat.
Zeharka, herriko kirol-kluben lan handia ere aitortzen da, haiek baitaude kirolari horiek lortzen dituzten arrakasta askoren atzean.
Saridunak aukeratzeko prozesua partaidetzazko prozesu batekin hasten da, non herritarrek beren hautagaiak aukeratzen baitituzte hiru kategorietan: emakumezkoa, gizonezkoa eta kirol-ibilbidea.
Behin proposamenak jasotakoan eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, herriko kirol-klubei eta alderdi politikoei helarazten zaizkie, bozketak egin ditzaten.
Azkenik, epaimahaia, kirolen batzordeko kideek eta kirol-klubetako ordezkari batek osatua, puntuazioen batura berresteko eta emaitza erabakitzeko biltzen da.
Galara joateko gonbidapenak Kultur Etxean jaso daitezke, bihar asteartetik aurrera.
Aurten, sarituak honako hauek dira:
- Urteko emakumezko kirolari nabarmenena:
Aihora Belartieta Galardi
Modalitatea: Arraunketa
- Urteko gizonezko kirolari nabarmenena:
Asier Sagasti Conde
Modalitatea: Judoa
- Kirol-ibilbidea:
Eulogio de la Serna Velasco
Modalitatea: Lasterketa herrikoia