Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2023. INAUTERIAK

2023ko Inauterien programa

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2023ko Inauterien programa aurkeztu dute, 19.000 euro inguruko kostua izango duena.

1 / 2
1. argazkia

Aurtengo edizioan, aurreko urteekin alderatuta, programa osoagoa eta erakargarriagoa egin da.

Egun nagusia larunbata izaten jarraitzen duen arren, programazioa indartu egin da adin guztietarako jarduera ezberdinekin gainerako egunetan.

Nobedadeen artean, Escape Room bat egingo da, udalerriko hainbat lekutan barrena garatuko dena, dohainik eta parte-hartzaileentzako sariekin.

Udalak herritarrak gonbidatzen ditu mozorrotuta atera daitezen, goza dezaten eta balkoiak apaindu ditzaten festa hauetan jarri ohi diren oihal koloretsuekin eta puxikekin.

 

EUSKAL INAUTERIAK

LARUNBATA 11

16:30

Ekitaldia Zubietan. Ondoren, kalejira Zubietatik Hipodromoko zubiraino.

17:00

Desfilearen hasiera. (Hipodromoko zubitik herrian barrena)

19:00

Senidetzea, dantza eta suaren ekitaldia (Okendo Plazan).

Amaitzeko, partaideentzako txokolatada goxoa Okendo plazan.

Eguraldi txarra eginez gero, festa 17:30ean hasiko da Oriarte-Landaberriko estalpean.

 

INAUTERIETAKO PROGRAMA

OSTEGUNA 16

19:00

Musika-Eskola Munizipalaren kontzertu bufoa Kulturetxean.

OSTIRALA 17

15:30

Inauteri-festa eskoletan.

17:30-19:30

Escape Room herrian zehar familia eta kuadrillentzat. (Informazio gehiago behean)

19:00-20:00

Mozorro-festa, festa-askaria eta DJa, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, Merceron instalatutako karpan.

LARUNBATA 18

12:00-14:00

Parte-hartzaileen bilera. Konpartsa parte-hartzaileak aurkeztuko dira Okendo plazan. Hori guztia Oaintxe In Deu Txarangak animatuko du.

14:30

Herri-bazkaria Okendo plazako karpan. (Nork bere bazkaria eraman beharko du).

16:00

Super Bingoa karpan.

17:00-20:00

Konpartsen eta kuadrillen desfilea, herritarrentzako musika-furgoneta mugikorrarekin.

Ibilbidea: Okendo plaza, Kale Nagusia, Ola kalea, Zumaburu kalea, Kale Nagusia, Hipodromo etorbidea, Okendo plazara Hipodromo etorbidetik sartuz.

Konpartsak Okendo plazara iristean, banakako mozorro-lehiaketa herrikoia eta parte hartzen duten karrozen lehiaketa. Ondoren sariak banatuko dira.

19:00

Txokolatada konpartsetako partaideentzat.

23:00-02:00

Disko-jaia Merceroko karpan.

IGANDEA 19

11:30-13:30

Erraldoi eta buruhandiak herrian zehar, Gautxori txarangarekin.

18:00

Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Merceroko karpan.

ASTELEHENA 20

11:00-13:00

Puzgarriak Loidibarren frontoian (8 urte arte)

18:00

Sardinaren ehorzketa. Sardina ospetsuaren ehorzketa, hileta eta erreketa, kandela eta zuzien segizioarekin batera. Okendo plazatik abiatuko da.

Ehorzketa amaitutakoan, zezensuzkoa.

 

ESCAPE ROOM

Ohiko Escape Room-etan ez bezala, barnealde itxian egiten baitira, festa hauetarako Escape Street bat prestatu da, udalerriko kaleetan zehar jokatuko dena.

Aurtengo inauterietako gaia pelikulak dira, eta, horregatik, “Oscar galduaren bila” izeneko ihes-joko honetan, film onenaren estatuatxo desagertu dena aurkitu beharko da.

Izen-ematea dohainik da, eta 600 eurorainoko sariak izango dira lehenengo hirurentzat, eta zozketa parte-hartzaile guztien artean.

Lortzen den puntuazioaren eta erabilitako denboraren araberakoa izango da rankinga.

Guztira, 49 taldek har dezakete parte, 7na taldeko 7 txandatan banatuta. Talde bakoitza 3 eta 6 lagun artekoa izan daiteke.

Baldintzak: Mozorrotuta joatea, eta talde bakoitzak Internet duen telefono mobil bat izan beharko du parte hartzeko.

Nola eman dezaket izena?

Kartelaren QR kodetik, webgune batera sartuko zara, eta han jokoaren informazioa kontsultatu ahalko duzu, eta ordu-tartea, pertsona-kopurua eta hizkuntza (euskaraz edo gaztelaniaz) aukeratu ahalko duzu.

Zertan datza jokoa?

Oskarra aurkitzea izango da misioa. Parte-hartzaileek Juan XXIII.a plazara joan beharko dute, han egongo baita hasierako puntua. Taldeei jarraibideak emango zaizkie, eta, geolokalizazioa duen aplikazio mobil baten bidez, udalerriko hainbat tokitan zehar mugitu beharko dute. Amaiera Okendon izango da, non photocall bat egongo baita.