partekatu
• ATERPEAREKIKO HITZARMENA
Aterpe Elkateraren "Ferraren Bila" lehiaketako sariak banatu dira
Aterpeak "Ferraren bila" lehiaketaren 2023ko edizioaren arrakasta nabarmendu zuen sari banaketan.
Mabel Pedreirak, Aterpea herriko merkataritza elkarteko presidenteak, sariak banatu zituen Agustin Valdivia alkatearekin eta Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziarekin batera.
Saria bera izan zen irabazle guztientzat, eta 10 euroko 25 txartel izan ziren, azaroaren 4a baino lehen kontsumitu beharrekoak. Sariak honako hauek irabazi dituzte: Maddi Zaldua, Ruth López Colomo, Ainara del Rey Gómez, Cristina Rodríguez Rodríguez, Mikel Naya Carrasco, Esther Roscales Martín, Olaia Redondo Imaz eta Sonia González Conde.
Aterpeko lehendakariak gogorarazi zuen ekimen berri bat abian dutela: Gozatu! kanpaina. Hori dela eta, lasarteoriatarrak tokiko establezimenduetan parte hartzera eta kontsumitzera animatu zituen.