Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ASTE BERDEA

Baso-bainua eta Oria ibai-ertzen garbiketa Aste berdearen barnean

Aste Berdea ostiral honetan, irailak 10, hasiko da Zumaburu parkean egingo den ibilaldiarekin. Irailaren 25ean, ibaiertzaren garbiketa herrikoia egingo da.

1 / 3
1. argazkia

Urtero legez, Lasarte-Oriako udalak egitarau berezia antolatu du Aste berdearen inguruan. Aurten irailean zehar izango dira, normalean ekainean izaten badira ere. Ekimen honen helburu nagusia, ingurumenarekin lotutako hainbat gai ete arazoen inguruan informatzea eta sentsibilizatzea da. Mundu mailan lantzen den aurtengo ekitaldiak ekosistemak lehengoratzea du ardatz, "Berriz imajinatu, berreskuratu, lehengoratu" leloarekin.

Bi ekitaldi berezi programatu dira herritar guztiei zabalik. Lehena Baso bainua deiturikoa, ostiral honetan izango da Zumaburu parkean, Amaia Agote adituaren eskutik, arratsaldeko 18:00etan.

Baso bainua deituriko saio berezia, Japonian sortutako Shinrin-Yoku jardueran oinarritua dago; han, herritarren estres-maila murrizteko diseinatutako osasun-programa nazional baten barneratua dago. Baso-bainua naturarekin bat egiteko praktika salutogenikoa da, zentzumenak basoaren atmosferara irekiz, ingurunearekiko lotura emozionala sustatzen da. Parte-hartzaileen ongizatea hobetzea, estresa arintzea eta atsedena sustatzea ditu helburu. Gure kasuan, hiriaren barnean dauden naturguneen garantziaz jabetzen ere lagunduko digu. Euskaraz eta gaztelaniaz eta doakoak izango dira

Irailaren 25ean, aldiz, larunbatarekin, Oria ibai-ertzaren zati bat garbituko da auzolanean; nahi duten herritar guztiek izaena eman dezakete, kasu honetan ere Zumaburu parkeko ertzak garbituko dira eta goizeko 9:30ean izango da hasteko hitzordua. Bi ordu eta erdi inguruko saioaren ondoren, hamaiketakoa eskainiko zaiei parte hartutako guztiei. Askotan lurrera edo leku desegokira botatzen ditugun hondakin askok ibaian amaitzen dute eta ondoren itsasoan. Ibai-ertzen garbiketan oso ondo ikusten da ondorio hori eta ekintza aproposa da herritarrak sentsibilizatzeko.

Saio hauetan parte hartzeko taldeak mugatuak izango dira eta nahitaezkoa da aurrez izena ematea, 943 670249 telefono-zenbakira deituz. Esan gabe doa, Covid-19 pandemiarekin lotutako prebentzio neurriak jarraituko dira.

Bi saio beezi hauetaz gain, F. Elespe parke botanikoan informazio panel nagusia ordezkatuko da, informazioaz gain, QR kodearen bitartez jolas batean parte hartzeko aukera eskainiko duena.

Artelatz enpresa izan da jardueraren esleipenduna, 7.955 euroko kostuarekin.

Artelatz izan da jarduera hori egiteko enpresa esleipenduna, 7.955 euroko kostuarekin.