Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ATERPEAREKIKO HITZARMENA

Aterpearen Black Friday

Ostiral honetan, azaroak 26, Aterpeak “Black Friday”ren edizio berri bat egingo du, eta denda parte-hartzailetara itzuliko da ostera. 25 establezimenduk parte hartuko dute azokan.

1. argazkia

Saltoki hauek deskontu desberdinak eskainiko dituzte, eta Gabonetako erosketak aurreratzeko eta deskontu handiak lortzeko aukera paregabea da. Establezimendu bakoitzak erabakiko du zein deskontu eta zein artikuluri aplikatzen dizkion.

Aterpeak eta Udalak Lasarte-Oriako herritarrak animatu nahi dituzte udalerrian kontsumitzera. Aterpeak aldarrikatu nahi izan zuen “herri bizia dugula, profesionaltasuna eta tratu hurbila eskaintzen duten askotariko establezimenduak dituena”.

Aurten, denda parte-hartzaileak hauek dira: Ormazabal Loradenda, Zubieta Motor, Halcón viajes, Mabel Moda, Deco 75 Textil Hogar, Perfumería Maiane, Peluquería de caballeros Ana, Noaoa Bidaiak, Electricidad Arregui, Bazar Abreu, Naturhouse, Mercería Mauxa, Alba Moda, Mercería Aritza, Imagine Jantzi Denda, Peluquería y estética Splendor, Urruzola mertzeria, Óptica Irigoyen. Bideo Lagunak, Ola Enmarcación, Peluquería Marian Olaizola, Zapatería Iturbe, Ferretería Sukoa, Peluquería Marbell eta Ferretería-Cerrajería Josema.