partekatu
• HARROTASUNAREN EGUNA LGTBI 2021
Ortzadar-banderaren koloreak dituzten eskailerak
LGBTI harrotasunaren Eguna dela eta, ostadar-banderaren koloreak dituzten binilo batzuk jarri dira Euskotrenetik Villa Mirentxurako eskaileretan.
Udalak gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den erakunde publikoak berdintasunaren eta aniztasunaren errespetuaren aldeko borrokan konprometitzea. Herritar bakoitzak bere sexualitatea askatasunez bizi ahal izatea.
Hori dela eta, binilo batzuk jarri dira ostadar-banderaren koloreekin, "Aniztasunerantz eskalatzen" leloarekin batera, Euskotrenetik Villa Mirentxuranzko eskaileretan.
Gainera, datorren asteazkenean, asteroko azokan, kolore anitzeko poltsak emango dituzte.