Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DANTZ POINT

Dantz Point jaialdia Lasarte-Orian

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonsok, Gazteria eta Jaietako zinegotziak, Dantz Point Jaialdia aurkeztu zuten. Pandemia dela eta, azken bi urteetan bertan behera utzi behar izan ondoren, azkenik gauzatu ahal izango da.

1 / 2
1. argazkia

Dantz Point musika-plataforma bat da, eta plataforma horren bereizgarri nagusia da bere saioak espazio enblematiko edo historikoetan egiten direla, kasu batzuetan oso ezagunak ez direnetan.

Kontzeptua musika elektronikoa eta edozein udalerritako ondare historiko edo artistikoaren zabalkundea uztartzean datza. Gure kasuan, Brigiden Komentua. 1964an historiko-artistiko izendatu zuten monumentu historikoa.

Jaialdia apirilaren 30ean izango da, 19:00etatik 24:00etara, Brigiden plazan, eraikinaren beraren aurrealdea nabarmenduz, bi DJ-rekin, Paolo Solo eta Furoniarekin. Proiektuaren sortzailea eta zuzendaria Jokin Telleria lasarteoriatarra da.

Aldundiak babestutako proiektu honek ikus-entzunezko edukiaren sortzaile onenaren saria jaso du Dantz Televisionen. Musika elektronikoaren arloan mundu mailako erreferentzia da Dantz Television. “Hemen egin ahal izatea, gure ustez, bultzada eta erakargarritasun interesgarria da”, zioen Txus Alonsok.

Paolo Solo eta Furonia gazteak izan arren, musika elektronikoaren munduan eskarmentu handia duten bi DJ dira. Biek eszenatokia partekatu dute Gipuzkoa mailako musika-areto garrantzitsuetan. Paolok, gainera, nazioartean, izen handiko hainbat disko-jartzailerekin egin du bat, eta bere diskoetxe propioa du, "Olatu Recordings" eta "Olatu Foam", eta diskoetxe horiei esker, arrakasta-zerrenden gorenera iritsi da, bere eta beste artista batzuen ekoizpenekin.

Paolo eta Furonia bat zetozen esatean jendeak gozatzea nahi dutela, txikienetatik hasi eta zaharrenetaraino.