partekatu
• LASARTE-ORIA ALDIZKARIA
Sinatu da Lasarte-Oria Aldizkariaren eta Udalaren arteko hitzarmena
Lasarte-Oriako Udala eta Lasarte-Oriako Aldizkaria kultur elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oria Aldizkaria editatzeko.
Agustín Valdiviak, Udalaren izenean, eta Jesús Marcos Olaya, erakundearenean, hiru urterako sinatu dute hitzarmena, zeinen bidez Udalak konpromisoa hartzen baitu Lasarte-Oria aldizkaria editatzeko. 3.527,89 euroko aurrekontua aurreikusten du hitzarmenak 2021erako, 3.580,80 euro 2022rako eta 3.634,52 euro 2023rako.
Asociación Cultural LAO Revista LasarteOriak hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.
Aipatutako programa horien bidez Lasarte-Oriako udalerriaren alde eta mesedetan nahikoa lan-esperientzia egin duela frogatu du, baita koordinazio on bat eta seriotasuna ere Kultura Departamentuari laguntzeko jarduerak egiteko orduan, eta besteak beste:
Urtero bi aldizkari argitaratzea, 24 orrialdekoak eta 1.450 ale bakoitzeko
Lasarte-Oriako elkarteentzako webgune bat sustatzea. Helburua da jarraipena ematea "online" formatuko Elkarteen urtekariari.
Lasarte-Oriari buruzko lan historikoen lehiaketa sustatzea. Honen helburua Lasarte-Oriako ondare historikoa berreskuratzea da, burutuko da 2022 eta 2023an.