Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   "ONDO IBILI" IBILALDIAK

Itzuli dira “Ondo Ibili” adineko pertsonentzako ibilaldi osasungarriak, ostiralero, 11:00etan

Hitzordua goizeko 11:00tan jarrita dago eta irekia da, pertsona nagusien konpainian, Lasarte-Orian aldez aurretik finkatuta dauden ibilbideetako batean, ibilaldi osasuntsuan parte hartu nahi duten pertsona guztientzat

1 / 2
1. argazkia

gustin Valdivia Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin eta Txus Alonso Kirol zinegotziarekin batera, Ondo Ibili ostiraletako ibilaldi osasungarrien hasiera iragarri zuen.

Koronabirusaren pandemiak eraginda bi urtez eten behar izan eta gero, aurten urriaren 7an berriz hasiko dira Okendo Plazan, “Ondo Ibili” izenarekin, Lasarte-Oriako pertsona nagusientzat antolatuta, goizez egiten diren ibilaldiak.

“Ondo ibili” egitasmoaren irteerak ostiralero egiten dira, ordu berean eta leku beretik, ekainera bitartean. Parte-hartzaileek udaleko kirol-monitore bat eta elkarte laguntzaile bakoitzeko boluntario bat izango dituzte lagun.

Luzera desberdineko 4 ibilbide daude, 2 km-tik 5 km-ra. Aurten, ikasleak adinekoei laguntzeko aukera lantzen ari da, belaunaldien arteko harremanak sustatuz.

Jarduera honen helburuen artean dago, pertsona nagusiak aktiboak izaten jarraitu dezaten, ariketa fisikoa (paseatuz) egin dezaten eta harreman sozialak jorratu ditzaten lortzea. Kontua da osasun fisikoa zein mentala indartzea.

Jarduera hau udalerrian gizarte mailan jarduerak garatzen dituzten talde ezberdinen lankidetzaren fruitua da: Jubilatuen egoitza, Nagusilan, Atsobakarreko erresidentzia, Udala eta Osakidetza.

 

Eskuorria deskargatu

Eskuorria [pdf]