partekatu
• GAZTELEKU
Jarduera interesgarriak Gaztelekuan Aste Santuan eta Pazko-astean
Lasarte-Oriako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aste Santurako eta Pazko-asterako Gaztelekuan.
Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Gazteria eta Hezkuntza batzordeko zinegotzi Maite Iglesiasek eta Gazteria departamentuko dinamizatzaile Rosa Illarramendik Aste Santuan eta Pazko-astean Gaztelekuan egingo diren jarduerak aurkeztu dituzte.
Jarduerak euskaraz eta dohainik izango dira, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduak, eta Gaztelekuan egingo dira 16:30etik 20:30era bitartean. Parte hartzeko Gaztelekuan izena eman besterik ez da egin behar. Jarduera amaitzean, hainbat sari sorpresa egongo dira.
Hauek dira aurreikusitako jarduerak:
- Martxoaren 25ean: futbolin-txapelketa mistoa.
- Martxoaren 25ean: pintxoak sortzea.
- Martxoaren 26an: just dance txapelketa.
- Martxoaren 27an: Gaztetalent.
- Apirilaren 2tik 5era: ping-pongeko txapelketa.
- Apirilaren 2an eta 3an: munduko sukaldeak
- Apirilaren 4an: Erronka zientifikoak... lortuko duzu?
- Apirilaren 5ean: hennazko tatuajeak.
Amaitzeko, alkateak jakinarazi zuen Aste Santuko jaien ondoren Gaztelekuaren urteko jardueren kontratua lizitatuko dela, urtero gazteei zuzendutako jarduera egonkor bat mantentzeko.