Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MUGIKORTASUNAREN ASTEA

Jarduera ugari irailaren 19tik aurrera Mugikortasunaren Astearen harira

"Energia aurreztu" lelopean, irailaren 19tik aurrera Mugikortasunaren Europako Astea egingo da, hainbat jarduerarekin: bizikleta puntuan jartzea, hiri-autobusa dohainik, bizikleta-martxa, martxa nordikoa, jolasak...

1 / 3
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Artelatz enpresa adjudikazioduneko Eli Gondat lagun zuela, Mugikortasun Asterako antolatutako jarduerak aurkeztu zituen. Valdiviak adierazi zuen aurtengo gaia “Energia aurreztu” dela, eta garraiobide iraunkorren erabilera sustatzea duela helburu: oinez ibiltzea, bizikleta edo autobusa, baliabide jasangarriak eta gutxiago kutsatzen dutenak.

Valdiviak azaldu zuenez, beharrezkoa da udalerriak 15 minutuko hiri baten eskakizunetara egokitzea, non zerbitzuak 15 minutu baino gutxiagora egongo diren biztanleen bizilekutik garraio jasangarrian. Udalerri txikia izatearen abantaila da hori posible egiten duela, baina, horretarako, hori posible egingo duten baliabideak jarri behar ditu udalak.

Alkateak jakinarazi zuen ezen, iaz Mugikortasun Jasangarriaren Plana egin ondoren, udalak orain neurriak inplementatu egin behar dituela. Aurtengo aurrekontuen kargura, bi igogailu lizitatuko dira: Zabaleta auzora igoko duena bata, eta Kale Nagusia eta Zatarain arteko lotunearen 1. fasea bestea (Kale Nagusitik Goikaleko goiko aldera). Gainera, hiri-autobusaren zerbitzu berria lizitatuko da: ibilbidea Zataraineraino luzatuko du, eta ordutegia ere zabalduko du. Horrez gain, asteburuetan ere zerbitzua emango da, eta gaueko autobusa izango da jaiegun jakin batzuetan (San Pedro jaiak, Eguberrietako jaiak...).

Artelatzeko Eli Gondatek, bestalde, antolatu diren jardueren berri eman zuen: herritarrek diptiko batean jasoko dituzte.

Mugikortasunaren Europako Astea da Europako Batzordeak hiri-mugikortasun jasangarriari buruz egiten duen sentsibilizazio-kanpaina nagusia. Mugikortasun aktiboaren, garraio publikoaren eta beste garraio-soluzio garbi eta adimentsu batzuen aldeko jokabide-aldaketa sustatzen du. Aurten, irailaren 19tik 23ra egingo da Mugikortasunaren Europako Astearen 23. edizioa.

Urtero bezala, Lasarte-Oriako Udalak programa berezia antolatu du aste horren inguruan. Programa irailaren 19an hasiko da. Okendo plazan, 16:00etatik 20:00 bitartean, Jarri Prest Zure Bizikleta zerbitzua eskainiko da. Furgoneta ibiltari bat egongo da, oinarrizko konponketak egiten erakusteko. Jarduera hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak antolatua da.

Hilaren 20an, asteazkenarekin, hirian barrena bizikletaz ibiltzeko oinarrizko nozioei buruzko ikastaroa emango da: zirkulazio-arauak, bidegorrien erabilera... Ikastaroan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta adindunei zuzenduta dago.

Hilaren 21ean, ostegunarekin, Okendo plazatik abiatuko den ibilaldi nordikoa egingo da 18:30ean, Ostadar SKTren laguntzarekin.

Irailaren 22an, Autorik Gabeko Europako Eguna dela eta, Mantangorri hiri-autobusa dohainik izango da egun osoan.

Hilaren 23an, larunbatarekin, goizeko 10:00etan Okendo plazatik abiatuta, bizikleta-martxa egingo da. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Jarraian, 11:00etatik 13:30era bitartean, jolasak antolatu dira Okendo plazan eta inguruetan; besteak beste, bizikleta-jolasak (zirkuituak, zintak, trebetasun-probak...), aisialdiko jolasak, ludoteka... Hilaren 23an, larunbatarekin, Kale Nagusia 1-30 tartea ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da 11:00etatik 13:30era.

Egun horretan bertan, bigarren eskuko bizikleten azoka egingo da Okendo plazan, 10:30etik 14:00etara. Egoera onean dauden bigarren eskuko bizikletak eta patineteak onartuko dira, eta behar duzu bizikleta nahiz patinetea modu onean erosteko aukera ezin hobea da. Bizikleta saldu nahi duenak adin nagusikoa izan behar du, eta aldez aurretik izena eman behar du diptikoko QR kodea eskaneatuz, www.merkabi.eus/lasarte-oria webguneko formularioa betez edo 943670249 telefonora deituz. Izen-ematearekin batera, bizikleta eramateko hitzordua hautatuko da. Bigarren eskuko bizikleten azokaren bidez, bizikletak berrerabiltzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea da helburua.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]