Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LIBURUAREN AURKEZPENA

Jokin Goenaga musikagile lasarteoriatarraren 'Nire musikak' liburuaren aurkezpena

Jokin Goenaga musikagile lasarteoriatarrak 'Nire musikak' liburua aurkeztu zuen ostegunean Kultur Etxeko hitzaldi aretoan. Liburuak konposizio propioak edo beste abesti batzuen bertsioak jasotzen ditu.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkatearen hitzekin hasi zen ekitaldia, eta pozik agertu zen liburu berezi hau aurkeztearekin, teknologia berrien bidez konpositore honen musika eskuragarri egiten baitu. Jokin Goenaga musika maite duen lasarteoriatarra dela nabarmendu zuen, eta hari eskaini diola bere bizitza. Bereziki gure herrian oso maitatua den instrumentu bati: akordeoiari.

Goenagak Udalari emandako laguntza eta alkateari esandakoak eskertu ondoren, esan zuen batzuek jada ezagutzen dutela soinujolea izateagatik, baina konpositorea ere bazela.

Ondoren, akordeoirako, pianorako edo sokarako bere obra, konposizio edo abestien bertsioak errepasatu zituen. Era askotako gaiak jorratzen dituen musika edo leku desberdinei, esaterako, Andaluziari eskainitako musika.

Goenegak bere herriarentzat musika konposatzeak ilusioa sortzen diola azpimarratu zuen: Lasarte-Oriarekin lotutako txarangarako abestiak, hala nola Lasarteko Martxa, Okendoko Palmondoa, Oriatik Lasartera, etab. Baina baita bere auzo edo peñentzako musika ere.

Konposizio ezberdinak QR kodeen bidez entzun daitezke, konposizio horri buruzko euskarazko eta gaztelaniazko testu laburrekin batera.