partekatu
• KONTSUMORAKO BONUAK
Kontsumorako bonuen kanpaina arrakastatsua: salgai jarritako bonuen % 99,97 erabili ziren
Herriko komertzioetan kontsumitzeko bonuen 2022ko kanpainak 19.994 bonu eta 99.970 euro mobilizatu zituen. Lasarte-Oriako 62 establezimenduk baliatu dituzte.
Bonuen kanpainen bidez, gutxienez 199.940 euro jarri dira zirkulazioan Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan.
Establezimendu onuradunak honela banatzen dira:
- 38 denda: 14.543 bonu kontsumitu eta 72.715 euro.
- ostalaritzako 7 establezimendu: 1.141 bonu eta 5.705 euro.
- 18 zerbitzu pertsonal: 4.310 bonu eta 21.550 euro.
Bonuak telematikoki lortzeko zailtasunak edo prozedurari buruzko zalantzak zituzten pertsonei laguntzeko, Villa Mirentxun 377 pertsonari eman zitzaien arreta.