Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LASARTE-ORIA BAI!

“Lasarte-Oria Bai!” eta “Tratu On Bat” batuta, kirola eta herriko merkataritza sustatzearen alde

Udalak eta Ostadar EKTk elkarlanerako konpromisoa adierazi dute, “Lasarte-Oria Bai!” herri-krosa egiten den bitartean “Tratu On Bat” marka sendotzeko.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotziak, Aitor Azkonobieta eta Bego Toquero Ostadarrekoekin batera, Lasarte-Oria Bai! krosaren 26. edizioa aurkeztu zuten.

Nuria Fernándezek adierazi zuen, aurreko edizioetan bezala, Tratu on bat - Un buen trato markaren 2.000 poltsa banatuko dituela parte-hartzaile guztien artean. Gainera, probak 2.420 euroko babesa jasoko du. Horrez gain, eskerrak eman zizkion Ostadarri ekitaldi hau antolatzeagatik.

Ostadarrek, berriz, eskerrak eman zizkion udalari proba hau antolatu ahal izateko eman duen laguntzagatik. Proba honek bi alderdi ditu: kirolarena eta tokikoari laguntzearena.

Ostadarrek azpimarratu zuen probak ez ezik haren inguruan sortzen den giroak ere garrantzia duela berentzat, udalerriko ekonomia bultzatzen baitu.

Antolatzaileek Lasarte-Oriako jendearen parte-hartze handia azpimarratu zuten,  baita emakume korrikalarien kopuruaren gorakada ere.

Beste edizio batzuetan bezala, irabazleei ohiko trofeoak eman ordez, Aterpeako establezimenduetan erosketak egiteko bonuak emango zaizkie, era horretan herriko merkataritzan inbertitzen delarik.

Lasterketa igande honetan izango da, 10:30ean. Izen-ematea zabalik egongo da probaren egunera arte, eta 1.000 pertsona inguruk parte hartzea aurreikusten da.

Hiru probatan parte har daiteke: 10 km-ko lasterketa, Rollerraren 4. edizioa eta martxa nordikoaren 2. edizioa.

Alkateak adierazi zuen Allerruko lotuneko lanek lasterketako zirkuitua aldatu beharra eragin dutela, izan ere, 28-29ko asteburuan Allerruko zubia desmuntatuko da, N1aren gainetik igarotzen dena eta Lasarte-Oria Bugati alderako sarrerarekin lotzen duena; beraz, ezin izango da zeharkatu.

Oriako elizara arte, apenas aldatzen den (korrikalariak errepidetik iritsiko dira, ez dira pilotaleku parean pabiloietatik sartuko). Puntu horretan, lasterketa Lasarte-Oriarantz itzuliko da pabiloien errepidetik, Zirkuitu ibilbideko etxeen aurreko gasolindegiraino. Ondoren, industrialdetik igaro eta Txarteleko biribilgunean aterako da. Biribilgunea igarota, pabiloien errepidea hartuko du berriro Zumaburuko elizaraino. Han, ezkerrera egingo du, eta, Zumaburutik igaro ondoren, San Migel okindegira iristean, ezkerrera biratuko du berriro, eta oinezkoentzako gunean sartuko da, Aldatz hortz-klinikaren aurretik igarota, Hipodromo etorbideko dorrera iristeko. Han, Zubietarako norabidea hartuko du. Hipodromoko zubia igaro ondoren, azken kilometroak ohikoak izango dira.

Udalak nahiz Ostadarreko antolatzaileek herritar guztiak animatzen dituzte igandean hara joatera, dela probaren batean parte hartzera, dela animatzera, baina batez ere festa-giroaz gozatzera.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: http://www.ostadarskt.eus/eu/krosa/