Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AURREKONTUAK

Lasarte-Oriako Udalak 945.000 euro onetsi ditu koronabirusaren pandemiagatik neurri sozialak hartzeko

Lasarte-Oriako udalbatzarrak 945.000 euro onetsi ditu izaera sozialeko laguntzen partidetarako, batzuk langabezian edo ABEEE (ERTE) batean jausi diren pertsonei edo beren jarduera eten duten autonomoei bideratua, eta beste batzuk herriko merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei sostengua ematera bideratuak.

1. argazkia

Kreditu-aldaketaren espediente horren barruan sartzen dira guztira 945.000 euroko partidak, alerta-egoeraren ondorio ekonomikoen aurka borrokatzera bideratuak. Partida horiek markatu dute hartutako akordioaren izaera soziala, eta lasarteoriatar askok bizi dituzten zailtasunak arintzen lagunduko duten partidak abian jartzea ahalbidetuko dute.

Hauek dira partidak:

  • 320.000 euro zuzeneko laguntzetan, alarma-egoeraren ondorioz ABEEE (ERTE) batean sartu diren edo langabezian dauden pertsonei nahiz beren jarduera behin-behinean edo behin betiko eten duten autonomoei zuzenduak. Lasarte-Oriako establezimenduetan funtsezko produktuak erosteagatik justifikatu beharko dira laguntza horiek. Beste 20.000 euro energia-pobreziaren aurka borrokatzeko izango dira.
  • 25.000 euro, bazterkeriaren aurkako laguntzak handitzeko.
  • 400.000 euro Lasarte-Oriako merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzu pertsonalei bideratutako zuzeneko laguntzetan, itxiera-aldiak edo diru-sarreren murrizketa konpentsatzeko.
  • 200.000 euro herritarrentzako bonuetan, Lasarte-Oriako establezimenduetan inbertitzeko.

Gainerako partidak beren izaeragatik ezinbestekotzat edo presakotzat jo direnak dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira gehitu berriak diren hauek:

  • 775.0000 euro, Kale Nagusiko 63-87ko aparkalekua berrurbanizatzeko.
  • 382.292 euro, Arranbide eta San Frantzisko kaleetako barandak berritzeko.
  • 340.035 euro, herritarrek apirilaren 25eko herri-kontsultan lurpeko edukiontziei buruz hartzen duten erabakia praktikan jartzeko.
  • 300.000 euro Tribunas kalearen ondoko parkearen hegalak konpontzeko.
  • 162.543 euro, herritarrei igogailuak eta arrapalak jartzeko edo etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru-laguntzak finantzatzeko.
  • 129.195 euro hiri-saneamendua hobetzeko hainbat obretarako.

Kredituak aldatzeko espedienteak beste partida batzuk ere baditu, munta txikiagokoak izanagatik ere presazkoak edo beharrezkoak direnak:

  • 60.000 euro, udal-azpiegiturak kontrolatzeko GIS sistema bat instalatzeko.
  • 50.000 euro, haur-jolasak ordezteko.
  • 30.000 euro, hiri-altzarietako zenbait elementu ordezteko.
  • 29.307 euro, Udalarentzako Laneko Arriskuen Plana egitea kontratatzeko.
  • 25.000 euro kiroldegi berriak izango dituen kudeaketa- eta jarduera-kostuak aztertuko dituen proiektu bat kontratatzeko.
  • 15.000 euro, Lasarte-Oriarako ingurune irekiko lan bat egiteko.
  • 12.100 euro Azkorteko bidea hobetzeko.
  • 8.000 euro, izurriteak kontrolatzeko partida handitzeko.

Espedienteak 3.577.632 euro jasotzen ditu guztira partida berrietarako edo 2021eko aurrekontukoak handitzeko. Aldeko 1 botorekin (PSE-EE, EH Bildu eta EAJ-PNV) eta 2 abstentziorekin (Elkarrekin Podemos) onetsi du Udalbatzarrak kredituak aldatzeko espedientea.