partekatu
• AZAROAREN 25a
Lasarte-Orian elkarretaratzea egin da indarkeria matxistaren aurka
Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta, ehunka lasarteoriatarrek elkarretaratzea egin dute indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoan, gaitz sozial hau salatzeko.
Azaroak 25, Genero Indarkeriaren aurkako Egunaren harira Udalak antolatutako ekitaldien artean, ehunka lasarteoriatarrek parte hartu dute Okendo plazako elkarretaratzean.
Parte-hartzaileek bandera eta zapi moreak zeramatzaten, indarkeria matxistaren biktimekiko elkartasunaren eta oroitzapenaren erakusgarri. Elkarretaratzean, Zentro Zibikoko emakumeek zapata gorriak jarri zituzten, aurten hildako emakumeen erreferentziekin.
Gainera, duela astebetetik, emakumeen irudiak ikus daitezke plazan, Espainiako, Euskadiko eta Gipuzkoako indarkeria matxistari buruzko datuak dituztenak, azaroaren 17an jasoak.
Espainia
- Salaketak: 87.508
- Babesteko aginduak: 19.881
- Hildako biktimak: 38
Euskadi
- Salaketak: 2.943
- Babesteko aginduak: 525
- Hildako biktimak: 0
Gipuzkoa
- Salaketak: 839
- Babesteko aginduak: 172
- Hildako biktimak: 0
Lasarte-Oria
- Genero indarkeriako atestatuak: 15
- Salaketak: 11
- Babesteko aginduak: 7
- Hildako biktimak: 0