Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   MEMORIAREN EGUNA

Memoriaren Eguna dela eta, azaroaren 10ean, Udalak ekitaldi bat egin du biktimak oroitzeko

Memoriaren Eguna dela eta, azaroaren 10ean, Udalak ekitaldi bat egin du biktimak oroitzeko 12:00etan Askatasunaren Parkean. Alkateaz eta zinegotziez gain, Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldeko kideek ere parte hartu dute

1. argazkia

Ekitaldiari hasiera emateko, alkateak testu bat irakurri zuen dei egiten duena terrorismoaren eta motibazio politikoko edozein indarkeriaren biktimak oroitzera, eta sortutako oinazea eta biktimen duintasuna onartzen ditu, oroimendun bake bat aldarrikatuz. Aurten aitorpen berezia egin nahi zaie bizikidetzaren alde lan egiten duten gizarte-kolektiboei eta herritarrei, beren konpromisoagatik.

Komunikatua irakurri ondoren, Mª Carmen Ormazabalek eta Begoña Urrozek, euskaraz eta gaztelaniaz, bizikidetzaren aldeko akordio etikoa irakurri zuten Lasarte-Oriako Bizikidetza Taldearen izenean Gizarte-kolektibo horrek, hilabete honetan Mercero Gunean bisitatu daitekeen Memoria elkabizitzerako erakusketaren egileak, akordio hori sinatzeko gonbita egiten die herritarrei.

Terrorismoaren biktimak gogoratzeko 5 minutuko isilunea egin ondoren, bertaratutakoek arrosa zuriak jarri zituzten biktimen omenez.

 

Deskargatu Adierazpena

Erakunde-adierazpena [pdf]