partekatu
• EDUKIONTZI EGOKITUAK
Edukiontzi egokitu berriak
Lasarte-Orian hainbat edukiontzi egokitu berri jarri dira. Edukiontzi horiek jarri dituen San Markos Mankomunitateko lehen udalerria da.
Agustin Valdivia alkateak eta David Mateos Zerbitzu Publikoetako zinegotziak udalerriko hiru gunetan jarri diren edukiontzi egokitu berriak aurkeztu zituzten: Ola Kalean, Buruntza Kalean (azokarako bideean) eta Hipodromo Etorbidean (Jalgi tabernaren parean).
Ikastetxeetako haurrek beren iradokizunak eta eskaerak helarazi zizkioten Udalbatzari, pandemiaren aurretik egin zen Tokiko Agenda 21eko osoko bilkura baten bidez: Besteak beste, lurperatu gabeko edukiontzietan zaborra uzteko zailtasuna aipatu zuten, ez baitziren iristen birziklatzeko poltsak edo elementuak uztera.
Hori dela eta, David Mateosek adierazi zuenez, Udaleko altzariak mugikortasun urriko pertsonentzat, haurrentzat eta, kasu honetan, altueragatik edukiontzietara iritsi ezin direnentzat egokitu nahi ditu Udalak. Horretarako, hiru edukiontzi (papera, plastikoa, errefusa) jarri dira proba gisa, praktikoak diren eta herritarrek ontzat jotzen dituzten ebaluatzeko, edukiontzi horien edukiera ohikoa baino txikixeagoa baita.