Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   COVID-19 DIRU-LAGUNTZAK

Onartu dira ostalari, merkatari eta zerbitzu pertsonaletarako laguntzen oinarriak

Agustín Valdivia alkateak eta Nuria Fernandez Sozioekonomiako zinegotziak ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu pertsonalen sektorerako laguntza berriak aurkeztu zituzten, guztira 400.000 eurokoak

1. argazkia

Oinarri horiek aho batez onartu dira ezohiko osoko bilkuran, eta nolabaiteko atsedena eman nahi diote pandemiak gogor zigortutako sektoreari. Kalkuluen arabera, onuradunak ostalaritzako 90 establezimendu eta 278 saltoki eta zerbitzu pertsonal inguru izan daitezke.

Covid-19ak eragindako krisialdi horren ondorioz, udalak sektore horretarako laguntza-lerro bat onartu zuen 2020an, eta pandemiaren bilakaera ikusita, aurtengo aurrekontuak egiterakoan laguntza horiek 400.000 eurokoak izatea aurreikusi zen.

Oinarriak elkarrekin landu dituzte udaleko alderdi politiko guztiek, eta ostalari, merkatari eta zerbitzu pertsonalen egoera aztertu dute, krisiak ez baitie berdin eragin.

Gobernuak birusaren hedapena geldiarazteko hartutako neurriek establezimendu batzuk ixtera behartu bazituzten ere, beste batzuek beren jarduerarekin jarraitu ahal izan dute. Horregatik erabaki zen kontuan hartzea 2020 urteko diru-sarreren murrizketa, 2019koarekin alderatuta.

Laguntzak bi lerrotan banatzen dira:

  • 1. lerroa: ostalaritzarako.
  • 2. lerroa: merkataritzarako eta zerbitzu pertsonaletarako.

1. LERROA: bi lerrotan banatzen da.

  • 1A lerroa: 2019 urtearekin alderatuta, 2020an diru-sarreren gutxienez %40ko murrizketa izan dutela frogatzen duten ostalarientzat. 2.000 euroko laguntza emango zaie.
  • 1B lerroa: Udalari terraza jartzea eskatu arren, udalak ezin izan zuen eskaera hori onartu (bideragarria ez zelako, lekurik ez zegoelako, etab.). 2.000 euroko laguntza emango zaie.

Bi lerro horiek ez dira elkarren artean bateraezinak, eta, logikoa denez, 4.000 euro jaso ditzakete gehienez.

 

2. LERROA

2019 urtearekin alderatuta, 2020an diru-sarreren gutxienez %40ko murrizketa izan dutela frogatzen duten saltoki eta zerbitzu pertsonaletarako.

1.100 euroko laguntza emango zaie.

Oinarri horietako bat da 400.000 euroak osorik agortu nahi direla, hau da, ez dadila ezer sobratu. Horretarako, hainbat kasu gerta daitezke:

  • Laguntza-lerroetako batean dirua soberan badago eta bestean agortu bada, lehenengoaren soberakinarekin bigarrenean falta dena estaliko da.
  • Jasotako eskaera-kopuruagatik 400.000 euroak agortuko balira, kopurua proportzionalki murriztuko litzateke, baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiek diru-laguntza lor dezaten.

Kasu hori, ordea, ez da oso gertagarria; izan ere, udalak egindako kalkuluen arabera, probableagoa da dirua soberan egotea, eta ondorioz, eman beharreko laguntza azkenean handiagoa izatea.

  • Lerroren batean dirua soberan badago, berriro banatuko da eskabide horien artean, emandako laguntzaren % 20 baino gehiagoko mugarekin.

AURKEZTEKO EPEAK

Oinarri horiek GAOn argitaratu ondoren (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), gaur egun oraindik argitaratu gabe dago, 25 egun baliodun izango dituzte eskabidea Udalaren erregistroan aurkezteko. Hori modu telematikoan egin daiteke, www.lasarte-oria.eus webgunean (idazki eta dokumentuen sarrera), edo aurrez aurre, 943 37 60 55 edo www.lasarte-oria.eus webgunean (aurretiko hitzordua).

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren barruan, nabarmentzekoa da pertsona fisikoek PFEZaren 6. eranskina aurkeztu behar dutela 2019 eta 2020 urteak egiaztatzeko. Eta pertsona juridikoek, aldiz, Sozietateen gaineko Zergaren 200 eredua aurkeztu beharko dute.

Eskaera egiteko unean dokumentu horiek ez badaude, 6. eranskina edo 200 eredua alegia, irailaren 15era arteko epea izango dute aurkezteko. Baina dokumentu horiek bakarrik aurkeztu ahal izango dira eskabidea egin ondoren, eta gogorarazten da 25 egun balioduneko epean egin behar dela, eta eskatutako gainerako dokumentazioa aurkeztuta.

EBAZPENA

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, 30 egun naturaleko epea egongo da ebazpena emateko.

OHARRA: Gaur uztailaren 7an argitaratu da iragarkia GAOn; beraz, eskaerak egiteko epea uztailaren 8tik abuztuaren 11ra bitartekoa da (biak barne).