Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PINTXOREN IBILBIDEA

Pintxoaren Ibilbidea itzuli da Lasarte-Oriara zortzigarren edizioarekin

Abenduaren 2tik 4ra, Pintxoaren VIII. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta epaimahi profesionala. Lavie jatetxeko Javi Mendo sukaldariak osatzen du epaimahai profesionala. Herri epaimahaia lasarteoriatar elkarte gastronomikoek osatzen dute.

1 / 2
1. argazkia

Pintxoaren VIII. Ibilbidea abenduaren 2an, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); 3ean, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta abenduaren 4ean, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2,5 euroan, kontsumizioa aparte. Sei tabernek hartuko dute parte aurten: Araeta Sagardotegia, Buenetxea Kafetegia, Arkupe Taberna, Alai Taberna, Herriko Etxea eta Lasarte Taberna.

“Epaimahai profesionala” saria, zeinen dastatzea Semblate Andaluz Elkartean egin baitzen azaroaren 23an Javi Mendorekin, koadro bat izango da.

Herriaren sariari dagokionez, berritasun bat gehitu da aurten, Lasarte-Oriako hainbat elkarte gastronomikoen parte–hartzea sustatu baita:, Semblante Andaluz, Lasartearrra Elkartea, Arriezkaieta, Saustatxo Elkartea eta Palomo Linares. Pintxo bakoitzari 1etik 5erako puntuazioa eman beharko diote, zaporeari, orijinaltasunari eta aurkezpenari. Taberna irabazleak koadro bat jasoko du, zeina sariaren adierazgarri gisa erakutsi ahal izango baitu. Berdinketa gertatuz gero, irabazlea pintxorik kontsumituena izango da

Gainera, 500 euro zozkatuko dira erosketa-txarteletan parte-hartzaile guztien artean. Horretarako, pintxoak dastatu ondoren, txartel bat bete beharko dute beren datuekin eta kutxa batean sartu.