partekatu
• UDALBATZARRA
Ez ohiko Udalbatzarra (Irailak 1)
Udalak ez ohiko batzarra ospatuko du irailaren 1ean 9:00tan.
Osoko bilkura udalaren webgunearen bidez jarraitu ahalko dute herritarrek, lehen egin ohi zen bezala.
Gai-zerrenda honako hau da:
-
Atsobakarren kirol-pista eta atletismo-pista eraikitzeko obrak kontratatzeko espedientea onartzea.
-
MUGI tarifa berrien onarpena, 2022ko irailetik abendura bitartekoak, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) onartutako murrizketen ondorioz.