Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   IKASTAROAK

Kulturako eta Gaztelekuko ikastaroak aurkeztu dira

Lehenengo seihilekoko ikastaroetan izena emateko epea martxoaren 29an hasi eta apirilaren 9an amaituko da.

1 / 2
1. argazkia

Lasarte-Oriako biztanleei aisialdirako ludiko-hezitzailea eskaintzeko helburuz, Lasarte-Oriako Udalak ikastaroen programazio zabala eskainiko du, Manuel Lekuona Kulturetxearen, Gaztelekuaren eta Mercero espazioaren instalazioetan batez ere.

Horrela, ikastaro horiei berriro ekin zitzaien pandemiak geldiarazi eta urtebetera, osasun-arauetara egokituta.

Helduentzako, gazteentzako ikastaroak daude, auzoetan jarduerak, dantza-ikastaroak eta 5+1 ikastaro irekiak. Agustín Valdivia alkateak aurkeztu ditu, Gazteria eta Kulturako zinegotziekin batera, Txus Alonso eta Maite Iglesiasekin, hurrenez hurren.

Ikastaro hauekin Lasarte-Oriako gizarte-bizitzan parte hartzea sustatu nahi dugu, eskulan, prestakuntza, arte, jolas eta aisialdirako jardueren bidez. Trebetasunak sustatuz, gizabanakoen gaitasunak eta ezaugarriak indartuz, baina balioetan oinarritutako hezkuntza, autonomia pertsonala, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta tolerantzia sustatuz eta euskara erabiltzeko aisialdi-guneak sustatuz.

Oraingoan, plaza mugatuak dituzten bi seihileko egingo dira, baina ez da mugarik izango nahi diren ikastaro guztietan izena emateko, baina plazak baino izen-emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da. Zozketan ikastarorik gabe geratuko diren pertsonek bigarren seihilekoan lehentasuna izango dute. Horrela, pertsona guztiek gutxienez ikastaro bat egin ahal izango dute.

Ikastaroen prezioetan ez da sartzen ikastaroa egiteko behar den materiala. Azpimarratu behar da, halaber, "Eskola-laguntza" ikastaroa ez direla eskola partikularrak, ezta inolako veste prestakuntzaren bat ere, baizik eta etxeko lanak egiten laguntzeko laguntza bat.

Gaztetxartela aurkezten dutenek % 10eko hobaria izango dute dantza-ikastaroetan.

Bigarren seihilekoan izena emateko epea irailaren 6tik 17ra bitartekoa da. Maiatzaren 10etik 21era bitarteko dantza-ikastaroetarako eta 5+1 ikastaro irekietarako, urte osoan.

Izena emateko formularioa: https://forms.gle/DzNuSD8H5sYQmmkJA

Zer dira Ikastaro irekiak?

5+1 ikastaro irekiak Udalak sustatutako ekimena da, eta gizarte- eta kultura eremuan izan daitezken ikastaro edo tailer berrien sorrera bultzatu nahi du udalerrian.

Herritarrak egin nahi duen ikastaroa edo tailerra proposatu ahal izango du, baina gutxieneko parte-hartzaile kopurua izateko, ikastaro edo tailer hori egiteko interesa duten beste 5 pertsona bildu beharko ditu. Udalak ikastaro hori antolatzeko konpromisoa hartuko du.

Zer ikastaro proposa dezakezu?

Aisialdiarekin, kulturarekin, gazteriarekin, hezkuntzarekin edo elkarkidetasunarekin lotura dutenak; iradokizun tradizionalak, originalak, egungoak edota berritzaileak izan daitezke. Arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, zinema, makillaje eta estetika, zumba, hip-hop, zirkoa, gastronomia, arropa diseinua, estanpazioa, teknologia berriak.

Ikastaroak edo tailerrak luzeak, laburrak edo egun batekoak izan daitezke; parte-hartzaileek erabakiko dute zenbateko iraupena izatea behar duten.

Izena ematea

  • Aurrez aurrekoa: Manuel Lekuona Kultur Etxea (10:00-13:00 / 17:00-20:00) edo Gaztelekuan (12:00-20:00)
  • Telefonoz: 943 376 181
  • Online: www.lasarte-oria.eus
  • Mugikorrarekin, QR kodea eskaneatuz