partekatu
• TOKIKO ENERGIA KOMUNITATEA
Tokiko Energia Komunitateak informazio-kanpaina bat hasiko du otsailaren 6tik aurrera, hainbat informazio-puntu irekiz
Tokiko Energia Komunitateari (TEK) buruzko informazioa hurbiltzeko eta izen-ematea errazteko asmoz, bulego mugikor bat ibiliko da Lasarte-Oriako hainbat tokitan, goizez eta arratsaldez.
Kanpainaren helburua da Lasarte-Oriako herritar guztiei TEKren funtzionamenduari eta herritarrentzako onurei buruzko informazio zehatza ematea eta jasangarritasun energetiko hobea lortzea.
Iragarri zen bezala, hitzaldien ondoren hainbat gune informatibo zabalduko dira herrian zehar. Helburua da kanpaina herritar guztiei hurbiltzea, eta Tokiko Energia Komunitaterako bazkideak erakartzea bilatzen du; izan ere, horiek % 25erainoko murrizketa izango dute elektrizitatearen fakturan.
Informazio-puntu horien egutegia honako hau da:
Otsailaren 6tik 12ra bitarteko astean:
Mercero gunean: hilaren 6an, 8an eta 10ean, 10:00etatik 14:00etara.
Mercero gunean: hilaren 7an eta 9an, 16:00etatik 20:00etara.
Otsailaren 13tik 19ra bitarteko astean:
Gaztelekuan: hilaren 14an, 16an eta 17an, 10:00etatik 14:00etara.
Zabaletan (auzo-elkartearen lokalean): hilaren 13an eta 15ean, 16:00etatik 20:00etara.
Otsailaren 20tik 26ra bitarteko astean:
Gaztelekuan: hilaren 14an, 16an eta 17an, 10:00etatik 14:00etara.
Gaztelekuan: hilaren 13an eta 15ean, 16:00etatik 20:00etara.
Otsailaren 27tik martxoaren 5era bitarteko astean:
Basaundin (auzo-elkartearen lokalean): otsailaren 27an eta martxoaren 1ean eta 3an, 10:00etatik 14:00etara.
Mercero gunean: otsailaren 28an eta martxoaren 2an, 16:00etatik 20:00etara.
Puntu horietan, TEKeko kide izateari, onurei eta alta eta baja emateko moduari buruz dauden zalantza guztiak argitu ahalko dira. Gainera, nahi dutenek une horretan bertan eman ahalko dute alta. Elektrizitatearen azken faktura eramatea gomendatzen da, espero izan daitezkeen onuren balorazioa egiteko.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 946 856 312 telefono-zenbakira edo jo helbide honetara: info@teklasarte-oria.eus. Horrez gain, www.teklasarte-oria.eus webgunea ere kontsulta dezakezu.
Proiektuak Europar Batasunaren Next Generation EB funtsen finantzaketa du, eta Espainiako, Euskadiko, Energiaren Euskal Erakundeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernuen babesa du.