partekatu
• TTAKUN
Ttakun hiru urteko hitzarmena sinatu du udalarekin
Hitzarmenak hainbat jaialdiren antolakuntza finantzatuko du: Euskal Inauteriak, Azkorteko erromeria, Santa Anaren parodia, Santo Tomas eta Olentzero.
Agustín Valdivia alkateak eta Mª Carmen Ormazabal Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak sinatu duten hitzarmenaren bitartez, Ttakunek 47.695 euro arte jasoko ditu garatuko dituen programa guztiengatik.
Aipatutako erakunde horrek 2021erako aurkeztutako gastu-aurrekontu orokorra 17.585,96 eurokoa da.
Ondorengo programa hauek eragindako gastuak zati batean ordaintzeko xedez gauzatuko da hitzarmen hau:
a) Euskal-Inauteriak
b) Azkorteko Erromeria
c) Sorgin Dantza
d) Santa Ana parodia.
e) Sto. Tomas eta Olentzero.
Udalaren finantzazioa hurrengo hau da:
- 2021eko ekitaldia: 12.386 €
- 2022ko ekitaldia: 17.532 €
- 2023ko ekitaldia: 17.777 €
Ttakun Kultur Elkartea Lasarte-Oriako udalarekin elkarlanean aritzeko interesa du bere helburu sozialaren eremuan jarduera batzuk egitea helburutzat duten gizartearen nahiz kulturaren arloko proiektuak garatzeko eta, bereziki, bere estatutuetan jasotzen denaren arabera:
- Euskararen erabilpena eragingo duen dinamika sozial berria sortzea, Euskal kultura indartzea.
- Kultura arloko era guztietako ekimenak garatzea.
- Eta aurreko bi paragrafoetan zehaztutako helburuak erdiesteko beharrezkoak diren ekintzak programatzea eta sustatzea.
Elkarte honek egiten duen lana interes publikokoa da, eta Udal honek Lasarte-Oriako tradizio folklorikoak eta festak sustatzeko eta ezagutzera emateko xedez burutzen dituen jardueren bultzada eta osagarri da. Eta horrez gain, Departamentuak antolatzen dituen jardueren eremuan irabazi asmorik ez duten ekimen sozialek parte har dezatela sustatzen du. Euskararen erabilpena eragingo duen dinamika sozial berria sortzea, Euskal kultura indartzea eta kultura arloko era guztietako ekimenak garatzea.