Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GAIKAKO BILKETA

Udalak gaikako bilketari buruzko dibulgazio-kanpaina bat hasiko du etxez etxe

Gaikako bilketaren tasa handitzeko eta herritar guztien partizipazioa sustatzeko helburuarekin, udalak dibulgaziozko kanpaina intentsu egingo du martxoan eta apirilean zehar.

1. argazkia

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Zerbitzu Publikoetako zinegotzi David Mateosek, eta Ingurumeneko teknikari Itziar Gurrutxagak aurkeztu zuten bi hilabetez gaikako bilketan herritar guztiak inplikatzea helburu duen kanpaina.

Kanpainaren helburua da gaikako bilketaren gaur egungo % 45eko tasa handitzea eta 2025ean % 55etik gorakoa izatea. Horretarako, hainbat neurri hartu dira, hala nola hondakinen bilketako ordenantza berria onestea edo kontainer-islak berriro diseinatzea. Hondakinak organikoaren nahiz errefusaren zaborrontzietan uzteko txartela ere ezarriko da, 70 kontainer berrirekin.

Otsailaren 27tik aurrera txartel berriak etxe eta denda guztietara eramango dira. Martxoan eta apirilean zehar, hondakin organikoarentzako zaborrontzi bat ere banatuko da. Horiekin batera, poltsa biodegradagarriak ere banatuko dira, bai eta zaborraren frakzioak esplikatzen eta bereizketa egiteko modua azaltzen duen gida bat ere.

Era berean, herritarrei informazioa emateko gune finko bat jarriko da erdialdean, ingurumen-hezitzaileekin, maiatzaren amaitu arte eta beste bat mugikorra, Lasarte-Oriako auzoetan barrena ibiliko dena. Herritarrek beharrezko informazioa eskura izango dute kanpainaren blogan, www.lasarte-oria. eus webgunean eta 900 840 466 doako telefono-zenbakian.

Kanpaina Artelatz enpresaren kontura egingo da, 75.855 euroko aurrekontuarekin.

Helburua: gaikako bilketa areagotzea.

Hondakinen kudeaketari buruzko ingurumen-politikek lotura zuzena dute klima-aldaketaren ondorioak maila lokalean arintzearekin. Hori dela eta, Europar Batasunaren helburu estrategiko eta politika berriekin bat egiteko, gaikako bilketako eta birziklapeneko tasa altuak lortu beharko dira; besteak beste, ekonomia zirkularraren bidez eta lehengaien eta baliabide naturalen kontsumoan aurreztuz. Ildo horretan, Europako Hondakinen Direktiba Markoak jasotzen duenez, hondakinen prestaketak eta birziklapenak % 55era iritsi behar du 2025ean, % 60ra 2030ean eta % 65era 2035. urtean.

Gaur gaurkoz, Lasarte-Orian hiri-hondakinen gaikako bilketaren tasa % 45ean dagoenez, hobekuntza-jauzi bat egin beharra daukagu. Udalak bi erabaki garrantzitsu jarri ditu abian, besteak beste: Etxeko eta merkataritzako hondakinen Udal-ordenantza berria (2022ko ekainaren 28an publikatua) eta hondakinen bilketa-sistema berria. Kontuan hartuko da hondakinak kudeatzeko hierarkian markaturiko lehentasun-ordena: Prebentzioa, Berrerabiltzeko prestatzea eta Birziklatzea

Adierazitako helburuak betetzeko, herritar guztien parte-hartzea eta inplikazioa ezinbestekoak dira. Lehenik eta behin, egunez egun hondakinen gaikako bilketa modu egokian egiten duten herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu; parte hartzen ez dutenei aldiz, jokaera-aldaketa premiazkoa dela azpimarratu behar diegu, hondakinen kudeaketa desegokiak herritar guztiengan baitauka eragin kaltegarria.

Errefusaren edukiontzi berriak jarriko dira udalerri guztian (70 unitate) eta txartel elektronikoa beharko da hura zabaltzeko, biohondakinen edukiontzi marroiarekin bezala. Txartela etxe bakoitzari lotua egongo da eta bakarrarekin, bi edukiontzi horiek zabaldu ahal izango dira. Erronkari herri mailan aurre egin ahal izateko, udalak beharrezko baliabideak herritarren esku jarriko ditu. Batetik, etxebizitza guztietara bidaliko da birziklapen-txartel berria. Gainera, otsailaren 27an hasita, etxez etxe biohondakinentzako 10 litroko edukiontzia, poltsa konpostagarrien sorta eta ekoiztu berri den Birziklapen-gida banatuko ditu ingurumen-hezitzaile talde batek, behar bezala identifikatuak ibiliko direnak. Halaber, ostalaritzako establezimenduak eta komertzioak ere bisitatuko dituzte.

Gakoa: herritarren parte-hartzea.

Horretaz gain, herritarrengan sortu daitezkeen zalantzak argitu ahal izateko martxoaren 1etik apirila bitartean bi informazio puntu ezarriko dira herrian zehar. Batetik, informazio puntu finko bat egongo da San Pedro parrokiaren alboan kokatuta, eta bestetik, herritarrei erraztasunak emateko, informazio puntu mugikor bat ibiliko da auzoz auzo. Amaitzeko, herritarrek beharrezko informazio eskura edukiko dute https://www.lasarte-oria.eus web horrian zintzilikatutako blog-ean eta doakoa den 900 840 466 zenbakian.

Kanpaina honetan komunikaziorako beste hainbat baliabide ere erabiliko dira, besteak beste: kartelak etxeko atarietan, komertzioetan eta autobus geltokietan; ikus-entzunezko baten ekoizpena eta zabalpena, iragarkiak komunikabideetan, bloga…

Lasarte-Oriako udalak gaikako bilketan ezinbestean beharrezkoa den joera aldaketa sustatu nahi du, birziklapen-tasa handituz eta Lasarte-Oria herri jasangarriago bat izateko urratsak eginaz.

 

Gida deskargatu

Birziklapen gida [pdf]