partekatu
• ATERPEAREKIKO HITZARMENA
Udalak hitzarmen berri bat sinatu du Aterpearekin 2021erako
Hitzarmen berria sinatu da Aterpea merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitutzu-pertsonalen elkartearen eta Lasarte-Oriako Udalaren artean. Udalak 25.000 eurorekin finantzatu du hitzarmena
Agustin Valdivia Calvok, Udalaren izenean, eta Miguel Angel Prietok, Aterpea ordezkatuz, hitzarmena sinatu zuten, Udalak eta Aterpeak 2021 urtean aurrera eramango dituzten jarduketetarako marko gisa balioko duena.
Sinadura-ekitaldian Nuria Fernández Sozioekonomiako zinegotziak eta Ana Laureano Aterpeako presidenteordeak ere parte hartu zuten, eta herritarrak kanpainetan parte hartzera animatu zituzten, tokiko merkataritza ezagutzeko modu bat baita.
Valdiviak adierazi zuen udalak espero duela hitzarmen honen bidez merkataritza biziberritzen eta udalerria dinamizatzen laguntzea, gaur egun bizi dugun egoera dela-eta.
Bestalde, Miguel Angel Prietok eskerrak eman nahi izan zizkien Udalari eta Elkarteko langileei hitzarmena sinatu ahal izateko egindako ahaleginagatik, hari esker hainbat jarduera finantzatzen baitira Lasarte-Oriak "bizia" izan dezan.
Aterpeak, zeinen aurrekontua 47.203 eurokoa baita, Udalaren 25.000 euro izango ditu, aurreikusitako jarduera guztiak finantzatzera destinatuak.
Akordioak indarrean mantentzen ditu Merkataritza eta Ostalaritza Aktibatzeko Plana eta Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia, eta haren arabera, Lasarte-Oriako Udalak baliabide munizipalekin lagunduko du programatutako jarduerei zabalkundea ematen, eta espazio publikoak nahiz munizipalak utziko ditu zehaztutako jarduerak garatzeko.
Hau da finantzatutako Aterpearen programa:
- Udaberriko festa.
- Lortu 1.000 € kanpaina
- Stock azoka
- Bezeroaren hamabostaldia
- “Pura suerte” kanpaina
- Ferraren bila
- Black Friday
- Eguberrietako kanpaina (Abendua)
- Publizitatea, sustapena eta prestakuntza
- Aparkalekua kanpaina