Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   CIRCUIT SPIRIT DONOSTIAKO RALLY

Urriaren 1ean, larunbatean, Circuit Spirit Donostiako Rallyaren bosgarren edizioa egingo da

Lasarte-Oriak horrela oroitzen du joan den mendearen hasierako automobil-zirkuitu historikoa. Garai bateko ibilgailuez gozatzeko aukera paregabea gure kaleetan zehar.

1. argazkia

2017an hasi zen Donostia Circuit Spirit. Ekitaldi honen espiritua gure hiri eta probintziaren historiaren zati bat jasotzea besterik ez da, eta 1923 eta 1935 urteen artean Donostiako automobil-zirkuituan izandako lasterketak gogora ekartzea.

1923an Gipuzkoako errepideak zeharkatu zituzten automobilen karabana hark egin zuen bezala, San Sebastián Circuit Spirit Rallya, izaera turistiko nabarmeneko rallya da, gertaera haren irudira sortutakoa. Orain arte lau edizio egin dira, izan ere, beste jarduera asko bezala, COVID19ak eragindako pandemiak 2020ko edizioa bertan behera uztera eraman gintuen.

Urriaren 1ean, larunbatean, San Sebastián Circuit Spirit Rallyaren bosgarren edizioa egingo da. Ohiko formatua jarraituko du, irteera eta helmuga Gipuzkoako hiriburuan duen ibilbidearekin. Gipuzkoa plazatik abiatuta, Lasarteko Zirkuitu zaharreko Lasarte – Oria erdigunera iritsiko gara ibilbidearen lehen kilometroetan.

Iaz bezala, Michelin fabrikako aparkalekuan sartuko dira ibilgailuak, eta ofizialki aurtengo edizioaren ibilbidearen abiapuntua izango da.

Bertan, Lasarte-Oriako alkateak, Michelineko zuzendariekin batera, banan-banan emango die irteera parte-hartzaileei. Behin irtenda, ibilgailuek ohiko ibilbidea egingo dute herrian zehar, Geltokia kalea, Hipodromo etorbidea eta Kale Nagusia igarota Zirkuituko Ibilbidera iritsiko dira, eta bertan kokatuko da ibilbidearen erregulartasuneko lehen zatia.

Parte-hartzaileak 10:45ean igaroko dira Lasarte-Oriatik.

Lasarte-Oriako Udalak 1.500 eurorekin babesten du ekitaldia.