Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   AUZOKO FESTAK

Zabaleta Auzolan Elkartearekin hiru urteko hitzarmena

Lasarte-Oriako Alkatea den Agustin Valdiviak eta Zabaleta Auzolan elkarteko presidentea den Junkal Perez hiru urteko hitzarmena sinatu dute Zabaleta auzoko jaiak ospatzeko.

1. argazkia

Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, festa-eginkizunei zabalkundea ematea eta auzoetako bizitza sozialean parte hartzea sustatu nahi dela.

Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:

  • 2021eko ekitaldirako:  0 €
  • 2022ko ekitaldirako:    3.145 €
  • 2023ko ekitaldirako:    3.190 €

Hitzarmen hau formalizatzen da Zabaletaren jaietako programatik eragindako gastuak zati batean ordaintzeko.

Elkarteak konpromiso hauek hartuko ditu:

  • Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egingo du diru-laguntza jasotzen duten programa, proiektu edo jarduerak sustatzeko elementu gisa lantzen dituzten kartelen, testuen eta agirien edukietan.
  • Genero-ikuspegia lan-ildo gisa barneratuko dute eta Genero Berdintasunaren alorreko balioak defendatu eta sustatuko dituzte diru-laguntza jasotzen duten programa, proiektu eta jardueretan.
  • Bere ahalmenen neurrian, Emakumearen Nazioarteko Egunean eta Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean Udalak garatzen dituen ekimenetan lagunduko dute.
  • Aipatutako jarduera horiek herritartasun onaren arau arruntei jarraiki egingo dituzte, horiek egiten diren bitartean eragozpenik eta arazorik sortu gabe.
  • Elkarteak euskara edo, bestela, euskara eta gaztelania erabiliko ditu egiten dituen jarduera-eremu, deialdi, publizitate eta abarretan, Euskarari buruzko Udal Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz.