partekatu
• AUZOKO FESTAK
Zabaleta Auzolan Elkartearekin hiru urteko hitzarmena
Lasarte-Oriako Alkatea den Agustin Valdiviak eta Zabaleta Auzolan elkarteko presidentea den Junkal Perez hiru urteko hitzarmena sinatu dute Zabaleta auzoko jaiak ospatzeko.
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, festa-eginkizunei zabalkundea ematea eta auzoetako bizitza sozialean parte hartzea sustatu nahi dela.
Hitzarmenean onartutako urteko diru-laguntzak hurrengo hauek dira:
- 2021eko ekitaldirako: 0 €
- 2022ko ekitaldirako: 3.145 €
- 2023ko ekitaldirako: 3.190 €
Hitzarmen hau formalizatzen da Zabaletaren jaietako programatik eragindako gastuak zati batean ordaintzeko.
Elkarteak konpromiso hauek hartuko ditu:
- Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egingo du diru-laguntza jasotzen duten programa, proiektu edo jarduerak sustatzeko elementu gisa lantzen dituzten kartelen, testuen eta agirien edukietan.
- Genero-ikuspegia lan-ildo gisa barneratuko dute eta Genero Berdintasunaren alorreko balioak defendatu eta sustatuko dituzte diru-laguntza jasotzen duten programa, proiektu eta jardueretan.
- Bere ahalmenen neurrian, Emakumearen Nazioarteko Egunean eta Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean Udalak garatzen dituen ekimenetan lagunduko dute.
- Aipatutako jarduera horiek herritartasun onaren arau arruntei jarraiki egingo dituzte, horiek egiten diren bitartean eragozpenik eta arazorik sortu gabe.
- Elkarteak euskara edo, bestela, euskara eta gaztelania erabiliko ditu egiten dituen jarduera-eremu, deialdi, publizitate eta abarretan, Euskarari buruzko Udal Ordenantzan ezarritakoarekin bat etorriz.