partekatu
• JANARI BANAKETA
2021. lehenengo janari-banaketa familia behartsuen artean
Lasarte-Oriako 188 familia, 471 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak martxoan Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen 2021ko lehenengo janari-banaketaren onuradun.
Guztira, 7.741 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 3 urtez beherakoei zuzenduak (22) ( haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun, haragi eta sardina-kontserbak, fruta-kontserbak, gailetak, leka mazedonia-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren. Banaketa martxoaren 22tik 26ra egin zen Gurutze Gorriaren laguntzarekin.
Oraingo honetan onuradun izan diren 188 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:
- Udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan sartuta egotea.
- Aldeko txosten sozial bat izatea.
Adibide moduan, 4 kideko familia batek honelako sorta jaso du:
4 kg arroz zuri, 6 kg babarrun egosi, 25 lata atun, 14 lata sardina, 7 lata txerri magro, 6 kilo makarroi, 4 ontzi gaileta, 8 lata barazki mazedonia kontserban, 6 lata fruta kontserban, 29 litro esne oso, 27 litro txokolate irabiatu eta 4 litro oliba olio.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutze Gorriari Lasarte-Oriako pertsona behartsuenen alde egindako lanagatik, haien sostengurik gabe ezinezkoa izango baitzen lan hau egitea.
Momentuz, banaketan sartu dituzten familien tipologia hau izan da: pertsona bakarreko 66 familia, 2 kideko 43 familia, 3 kideko 44 familia, 4 kideko 26 familia, 5 kideko 14 familia, 6 kideko familia 1 eta 7 kideko familia 1.
Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.