Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SAN PEDRO JAIAK

2023an ere, Jaietan Blai!

Agustin Valdivia alkateak Txus Alonso jaietako zinegotiak eta Nagore Duran herritarren partaidetzarako zinegotziak, aurtengo San Pedro jaien egitaraua prestatzeko prozesu parte-hartzailea aurkeztu zuten.

1. argazkia

Aurten jaiak ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira, eta aurreko urteetan egin den bezala, herritarrek udalerriko jaiei buruzko proposamenak udalari helarazteko prozesu parte-hartzailea ireki da.

Hori dela eta, liburuxka bat buzoneatzen ari gara zeinetan adierazi ahal izango baita zein euskal musika talde, musika talde nazional edo bestelako jarduera (antzerkiak, jolasak, etab.) gustatuko litzaieken herritarrei aurtengo San Pedro jaien programan sartzea.

Liburuxkak hiru kategoria biltzen ditu: euskal musika taldeak, talde nazionalak eta beste hainbat jarduera: antzerkia, jolasak...

Liburuxka hau udalerrian zehar banatutako herritarren partaidetzarako bost postontzietako edozeinetan utzi ahal izango da, leku hauetan:

  • Kultur etxea
  • Gaztelekua
  • Emakumearen zentroa
  • Kiroldegia
  • Udala (udaletxe zaharreko arkupetan)

Udalaren webgunearen bidez ere parte har daiteke, Herritarren Parte-hartzea atalaren barruan, edo esteka hau sakatuz: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/2023jaietanblai

Proposamenak otsailaren 12ra arte jasoko dira.

Amaitzeko, parte hartzera animatu zituzten herritarrak, proposamenek ideia ugari ematen baitituzte jai aberatsagoak eta parte-hartzaileagoak egiteko.