partekatu
• GAZTEGAUA
Gaztegauaren 3. edizioa
Txus Alonso, Festetako zinegotziak, ostiral honetan, urriaren 25ean, ospatuko den Gaztegauaren 3. Edizioa aurkeztu zuen. Hainbat jarduera izango dira gaztelekuan eta kontzertuak Okendo Plazan.
Urriaren 25eko arratsaldean eta gauean zehar, 12 eta 30 urte bitarteko gazteek Gaztegaurako antolaturiko jarduerez gozatzeko aukera izango dute.
Edizio honetan Survival Zombie ez egon arren, aurrerago indar handiagoz bueltatzeko deskantsuan uzten da, hainbat jarduera izango da dibertsioa falta ez dadin.
Egun horretako egitaraua arratsaldeko 16:00tan hasiko da gaztelekuan, futbolin y eta ping-pong txapelketekin. Irabazleek Lasarte-Oriako Escape Roomerako sarrerak izango dituzte sari.
17:00etan, gaztelekuan ere, henna, body painting, zumba eta parkour ikastaroak.
Gaztelekuan jarraituz, 19:00etan Bocabeats talde komikoaren txanda izango da, Euskadiko publikoan oso enfokatuak dauden ahoz egiten dituzten soinu eta erritmoak erabiliz egindako sketchesekin.
21:00etan, Okendo plazan, Kulto Kultibo disfrutatzeko aukera izango dugu. Reggae, hip-hop eta rap estiloak erabiltzen dituen 2010en jaiotako talde irundarra da, gaur egun oso ezagunak direnak nazio mailan.
Eta bukatzeko, 23:00tan, Okendo plazan ere, disko-festa izango da DJ Markelinekin. DJ bilbotar honek publikorekin interaktuatzen du eta egonda dago jada Lasarte-Orian Gipuzkoako Gazte Tourraren barruan.
Jarduera guztientzako aurrekontua 8.800 eurokoa izan da.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala