partekatu
• MARTXOAREN 8a
Martxoaren 8a, “Emakumeen nazioarteko eguna”: egun erreibindikatiboa.
Martxoaren 8aren kariaz antolatutako ekitaldiak gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna erreibindikatzeko okasioa izango dira. Udalak adin-tarte guztiei zuzendutako jarduerak antolatu ditu astebetean zehar.
Jesus Zaballos alkateak, Zerbitzu Sozialetako buruarekin eta Emakumeen Zentro Zibikoko langileekin batera, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiak aurkeztu ditu.
Zaballosek adierazi du lanean jarraitu behar dela gizonen eta emakumeen arteko berdintasun efektiboa erdiesteko, eta gogorarazi du alderdi ultra berrien sorrerak arriskuan jartzen ari dituela erdietsitako lorpenak. Horregatik, gizonok eta emakumeok elkarrekin lan egiten jarraitu behar dugu berdintasuna lortzeko bidean.
Bestalde, Yoana Azpitarte teknikariak adin guztietako herritarrentzat antolatu duten programa aletu zuen:
Otsailaren 27tik martxoaren 6ra
Martxoaren 8ko kartel-lehiaketako lanen erakusketa. Aurten 8 dira aurkeztutako lanak. Herritarrek 2020ko Martxoaren 8aren irudia izango den kartela bozkatzeko aukera dute.
Emakumeen Zentro Zibikoan 17:00etatik 19:30era
Martxoaren 4tik 15era
“Ruta por el Empoderamiento” erakusketa. Dibertsitate funtzionala duten zenbait emakume ezagutzeko aukera emango digun erakusketa.
Emakumeen Zentro Zibikoan 17:00etatik 19:30era
Martxoaren 6an, asteazkenarekin, 18.30ean.
Kartel-lehiaketako sarien banaketa Emakumeen Zentro Zibikoan.
Martxoaren 7an, ostegunarekin
- · 18:00etan. “Emakume paregabeak eta berdintasuna” ipuin-kontaketa haurrentzat (5 urtetik gorakoak).
Manuel Lekuona kulturetxeko haur-liburutegian.
Ipuin-kontaria: Sorgina Txirulina.
- · 19:30ean. Helduentzako teatroa, “El sexo débil ha hecho gimnasia!”
Manuel Lekuona kulturetxean.
Sarrera: 4 €.
Antzerki-taldea: Lan eta Lan.
- · 21:30ean afari herrikoia Abend jatetxean. (Izen-ematea Emakumeen Zentro Zibikoan)
Martxoak 8an, ostiralarekin
Greba feminista 24 orduz:
Heteropatriarkatu kapitalistari planto!
Elkarretaratzea Okendo plazan 12:00etan.
Martxoaren 9an, larunbatarekin, 10:30 – 13:00
IV. Zumba-maratoia.
Okendo plazan.
Martxoaren 10ean, igandearekin, 19:30ean
“Jeune Femme” filma (JBGZ)
Manuel Lekuona kulturetxean.
Sarrera 5,80 €
Martxoaren 12an, asteartearekin, 10:30ean
Haurrentzako teatroa, “Mari eta gaileta fabrika”.
Antzerki-taldea: Eidabe.
Manuel Lekuona kulturetxean.
Martxoaren 15ean, ostiralarekin
- · 18:00etan. Martxoaren 8aren inguruko tertulia nerabeekin. Gaztelekuan
- · 18:00etan. “Sexijentziak askatuz” antzezlana Bazen Behin Clown taldearekin. Jubilatuen elkartean.
Amaitzeko, Jesus Zaballos alkateak martxoaren 7an teatroa betetzera animatu zituen herritarrak, teatro amateurreko Lan eta Lan taldea eszenarioan ikusteko azken aukera izango baitugu. Horrela itxiko dute etapa luze bat, zeinetan beti parte hartu izan baitute obra batekin martxoaren 8aren kariaz.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala