Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PATIOAK IREKITA

“Patioak Irekita”: ikastetxeek herritarrei irekiko dizkiete beren patioak

Martxoaren 2tik aurrera, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak egunero egongo dira zabalik, herritarrek erabili ahal izan ditzaten, bai eta haietako instalazioak ere.

1 / 2
1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak eta Nagore Durán ikastetxeetako zinegotzi arduradunak jakinarazi duten moduan, Patioak Irekita programak herritarren eskura jarri nahi ditu ikastetxe horietako patioak, Lasarte-Oriako haurrek patio horietako azpiegiturez gozatzeko aukera izan dezaten.

Agustin Valdivia alkateak azaldu zuenez, aurreko agintaldian, Euritan Jolasean parte-hartzezko prozesuaren bidez, herritarren erreklamazio bat antzeman zen gune estaliak eskura izateko, haietan beren seme-alabek bustitzeko beldurrik gabe jostatzeko modua izan zezaten.

Horren fruitu, Atsobakarko egongune batean estalki garrantzitsu bat egin zen, auzoan onarpen handia izan zuena. Gainera, estalki berri bat instalatu da Basaundi Bailarako haurrentzako jolasgunean, eta adjudikatu da Isla Plazako estalkia, parte-hartzezko aurrekontuetan eskatutakoa.

Horri gehitzen zaio orain ikastetxe horietako patioen aprobetxamendua, non inbertsio garrantzitsuak egin baitira gune estaliak sortzeko. Horrekin, orain 6 eremu estali izango ditugu, eta, gure ustez, oraingoz estaltzen dituzte gure herriaren beharrak.

Nagore Duranek azaldu duenez, Oriarte-Landaberri BHIko eta Sasoeta eta Pablo Garaikoetxea ikastetxe publikoetako patioak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera 20:00ak arte, eta asteburuetan eta jaiegunetan 16:00etatik 20:00etara. Udaltzainak arduratuko diea ikastetxeetako patioak ixteaz. Asteburuetan eta jaiegunetan ez dira goizetan irekiko, lehendik dauden beste jarduera batzuei trabarik ez egiteko.

Programa horri esker, lasarteoriatarrek zentro horietako eremu estaliak, haur-jolasak eta kirol-azpiegiturak erabili ahalko dituzte, haurrek ezagutzen duten ingurune seguru batean.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala