partekatu
• KULTURA
ABENDUKO AGENDA KULTURALA
Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Musikak berriz ere garrantzizko lekua hartuko du hilabete honetan. Zinemaz eta ipuin-kontariaz gain,
Abenduaren 1ean Jalguneren jaialdia egingo da Kulturetxean.
Abenduaren 13an, liburutegian, Kontukantoi ipuin-kontari arituko da 6 eta 8 urte bitarteko adina duten haurrentzat. Abenduaren 17an, liburutegian, Pello Añorga ipuin-kontari arituko da 4 eta 6 urte bitarteko adina duten haurrentzat.
Helduentzako antzerki-programazioak obra hauek ekarriko ditu: Ele! Lorca-Lauaxeta abenduaren 22an
Haurrentzako antzerkia abenduaren 26an izango da, Hamar urte Tomasen Abenturak lanarekin
Abenduaren 12an, Danok Kidek antolatutako Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, Giacomo Pucciniren Turandot operaren proiekzioa eskainiko da.
Hilaren 15an, Brigitarren komentuan, Alboka koruak eguberri-kanten errepertorio bat kantatuko du. Eta hilaren 19an, Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.
Musika-programazioa hilaren 29an itxiko da, Black Harmony Gospel Singers taldeak Kulturetxean eskainiko duen Gospel kontzertuarekin.
Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik. Hilaren 22tik 31ra Eguberrietako Haurren Parkea izango da, hiru gunetan: Michelingo frontoia, Pista estalia eta Bitarteko pista. Eta hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:30etik 20:00etara.
Hil honen 2an, haurrentzako zinemak Small Foot ekarriko du euskaraz, 16an Condorito, 23an Stubby, un héroe muy especial eta 30an Cascanueces y los cuatro reinos. Helduentzako zinemak hilaren 2an “La Batalla de los Sexos” eskainiko du, eta 17an Black is beltza (JBSE), 16an Girl, 23an Superlópez eta 30an El veredicto (la ley del menor).
Okendo zine-forumak hilaren 14an “Cold War” proposatzen du JBSEan, hilaren eta hilaren 28an Quién te cantará.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala