Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2022. Urteko Inauterietan?” lemapean. Proposamenak egiteko epea azaroaren 5ean amaituko da.
Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Jaietako zinegotzi Txus Alonsorekin eta Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Nagore Duranekin batera, 2022ko Inauterietarako gaiaren aukeraketan parte hartzeko deia egin zien herritarrei.
Jaietako zinegotziak datorren urtean inauteriak normaltasunez ospatzeko nahia nabarmendu zuen, bere garaian dauden osasun-baldintzetara egokituz. Normaltasunera itzultzeko, gaia aukeratzeko prozesuari ekiten zaio berriro.
Alonsok gogorarazi zuen urriaren 18an bilera bat egin zela konpartsekin, eta oso animatuta agertu zirela inauterietako jaiak berreskuratzeko.
Herritarren Partaidetzarako zinegotziak 2022ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.
Proposamenak azaroaren 8an jasoko dira, eta datorren urterako gaiari buruzko erabakiak hartzeko oinarri gisa erabiliko dira, konpartsekin batera.
Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.
Iritzia emateko, azaroaren 5a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala