partekatu
• BELDUR BARIK
Zabaldu zure Beldur Barik jarrera! 2022 Lehiaketa martxan!
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko Beldur Barik lehiaketa martxan da! Aurten ere herri mailako saria izango da Lasarte-Orian!
Helburua:
Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
Lanak:
Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.
Parte hartzaileak
Lehiaketara 12 urtetik 20 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.
Lasarte-Oriako SARIAK:
- Kategoriako saria (12–14 urte): 200€
- Kategoriako saria (15-17 urte): 200€
- Kategoriako saria (18-20 urte): 200€
Epea:
Lanak aurkezteko epea azaroaren 11ean amaitzen da.
Lasarte-Oriako sari banaketa azaroaren 24an izango da, ostegunean, arratsaldeko 19:00etan, Manuel Lekuona kultur hitzaldi aretoan.
Oinarriak deskargatu
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
- Telefonoa: 943 36 39 58
- Mugikorra: 688 68 39 54
- Web: www.lasarte-oria.eus
- Email: emakumezentroa@lasarte-oria.eus
- Helbidea: Aralar Plaza 5.