Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   GABONETAKO OSPAKIZUNAK

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak

Lasarte-Oriako Udalak era guztietako publikoarentzako programazio mardula prestatu du Eguberrietako jaiegun hauetarako.

1. argazkia

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak:

  • Hilaren 18an, 19:00etan, Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.
  • Hilaren 20an, 20:00etan, Brigitarren komentuan, Alboka abesbatzak Nayade koralarekin batera Eguberrietako abestiak kantatuko dituzte.
  • Hilaren 21ean, San Tomas Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan, 17:00etatik 20:00etara, Ttakunen eskutik.
  • Hilaren 22tik 31ra Eguberrietako Haurren Parkea izango da, lau gunetan: Michelingo frontoia, Bitarteko pista, Oriako frontoia eta Zabaletako frontoia.
  • Hilaren 24an, bestela izan ez zitekeen moduan, Olentzero Eguna ospatuko dugu Okendo Plazan:
    • 12:30ean Txokolatada
    • 16:45ean harrera Olentzerori eta Mari Domingiri
    • 18:00etan ekitaldia Olentzerorekin, Mari Domingirekin, Xixukorekin eta Porrotxekin. Gutunak jasotzea
    • 18:15etan Dantza-piezak
  • Hilaren 26an, 17:00etan, haurrentzako antzerkia Kulturetxean, 10 urte, Tomaxen abenturak antzezlanarekin. Sarrerak 3,80 euroan.
  • Hilaren 28an, 20:00etan, Gospeleko kontzertua eskainiko du Ariane Nsilulu & Shîne Gospel taldeak Kulturetxean.
  • Programazioa urtarrilaren 5ean itxiko da Erregeen Kabalgatarekin:
    • 16:30etik 17:45era Errege Magoei harrera egingo zaie Brigitarren Komentuan.
    • 18:30ean Erregeen Kabalgata abiatuko da Oriatik, eta Okendo plazan amaituko du.

 

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala