partekatu
• OBRAK
Saneamenduko hiru obra adjudikatu dira: Goiegi erreka, Sasoeta eskola eta Antxota
Udalerriko hiru zonatan saneamenduko sarea konpontzeko obrak adjudikatu ditu udalak: Antxota kalea (19.005 euro), Sasoeta eskola (8.263 euro) eta Goiegi erreka Sasoetan barrena (47.388 euro).
Saneamenduko sarean dauden zenbait arazori konponbidea emateko helburuarekin, Lasarte-Oriako Udalak hiru enpresari esleitu dizkie konponketa-lanak:
- · Antxota kaleko obrak Excavaciones y Transportes Ateri SA enpresari adjudikatu zaizkio, 19.005 euroan.
- · Sasoeta eskolako saneamenduko arazoak konpontzeko, Illarreta kontratatu da, 8.263 euroan.
- · Goiegi erreka Sasoeta auzoan barrena igarotzen den tartean saneamenduko sarea egokitzeko lanen kasuan, Ubillus Obras y Servicios enpresari adjudikatu zaizkio obrak, 47.388 euroko zenbatekoan.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala