Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   LANDABERRI

Landaberri ikastetxera heltzeko aldaparen azterketa geoteknikoa adjudikatu da

Landaberri ikastetxera heltzeko mendi-magalaren azterketa geoteknikoa adjudikatu du Udalak 5.022 euroan.

1. argazkia

Geología y Geotécnica Larrea S.L. enpresa gertatu zen azterketa geoteknikoaren adjudikatario, haren bidez zehatz-mehatz jakiteko zer egoeratan dagoen ikastetxeari sarbidea ematen dion mendi-magala, zer lerradura duen eta zenbaterainoko lanak egin behar diren ibilgailuen sarbidearen segurtasuna bermatzeko.

Azterlanaren adjudikazioa alkateak sinatu zuen irailaren 25ean, eta 4 asteko epea du txostena Udalari entregatzeko. Ondoren, txostena Hezkuntza Sailari bidaliko zaio, beharrezko inbertsioak egin ditzan.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala