partekatu
• JUBILATUEN ELKARTEA
Adjudikatu dira Jubilatuen Elkarteko larrialdietako irteerako obrak
Jubilatuen Elkarteko larrialdietako irteera egiteko obrak Construcciones José Aizpurua Unanue S.L. enpresari adjudikatu dizkio Udalak, 47.851 euroan.
Horrela, Lasarte-Oriako Udalak Jubilatuen Elkarteak erreklamatutako premia bati erantzuten dio, erdi-sotoko solairuan larrialdietako irteera bat izateko beharra baitzuen.
Gaur egun, Jubilatuen Elkarteak sarrera bakarra du beheko solairuan, baina beheko eta erdi-sotoko solairuak ditu. Eskaera hori betetzeko, Udalak lokal bat erosi behar izan du atzealdeko etxabeetan, instalazio hori dagokion larrialdietako irteeraz hornitu ahal izateko, eta horren kostua 42.680 eurokoa izan zen.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala