partekatu
• ERRIBERA KALEA
Adjudikatuta Erribera kaleko pasadizoa birgaitzeko obrak.
Udalak Ostarbi Eraikuntzak eta Zerbitzuak enpresari 39.126 euroan adjudikatu dizkio Erribera kaleko pasadizoaren estruktura sendotzeko obrak.
Zonaldeko auzotarrek oso erabilia duten pasadizoa konpontzeko hartutako akordioa betetzen da honela. Eta errefortzurako obrak bukatu ondoren irekiko da berriro.
Errefortzu estrukturala egingo da perfilez osatutako bilbaduraz, eta karbono zuntzezko habetxoak instalatuz.
Aspaldi ziren egonkortasun arazoak agerian, ganga forjatuetan hezetasunak eragindako dilatazioaren eraginez eta teilatu armaduren korrosioagatik. Tartean, ganga batzuen erortzea ere izan zen. Arazo hauek eragin zuten, segurtasun neurri gisa, pasadizoa ixteko orduan.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala