Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   HERRI-GALDEKETA

Apirilak 25, lurpeko zabor-edukiontziei buruzko herri-galdeketa

Apirilaren 25ean, Lasarte-Orian egingo da lehen herri-galdeketa, eta, bertan, gaur egungo lurpeko edukiontziekin zer egin galdetuko zaie herritarrei.

1. argazkia

Agustin Valdivia alkateak, Nagore Duran Herritarren Partaidetzarako zinegotziarekin batera, Lasarte-Orian egingo den lehen herri-galdeketa aurkeztu zuten. Apirilaren 25ean izango da, eta lurpeko edukiontziei buruzko kontsulta egingo da bertan.

Edukiontzi horien egungo egoera dela eta, esku hartze erabakior bat egin behar da, tajuz mantentzeko, Udalak urteko mantentze-lanen kostua bere gain hartuz, edo bestela, edukiontziak ezabatzeko. Ezabatuz gero, hiri-hondakinak biltzeko edukiontzi guztiak lurrazalean jarriko dira.

Udalak badaki eztabaida irekia dagoela herritarren artean erabili beharreko kudeaketa-eredurik onenari buruz, eta pentsatu du Lasarte-Orian egingo den lehenengo herri-kontsultan herritarroi hitza emateko unea dela. Prozesu hau 2019an hasi zen, Elhuyar enpresak kudeatutako informazio-hitzaldi batzuekin, udalerriko auzoetan zehar, lurperatuen alde on eta txarrei buruz. Hitzaldi horietan, herritarrek planteatutako iritziak jaso ziren. Pandemiaren ondorioz, geldiarazi behar izan zen prozesua orain jarraitzen da kontsultarekin apirilaren 25ean.

Valdiviak eta Duranek botoa ematera joateko deia egin zuten, eta gogorarazi zuten kontsultaren emaitza loteslea izango dela, baldin eta gutxienez apirilaren 18an erroldatutako pertsonen %30ek bozkatzen badute. Aste honetan, azalpen-liburuxka bat banatu da postontzietan, eta beherago deskarga daiteke.

NOIZ DA HERRI-GALDEKETA?

Apirilaren 25ean, igandean. Ordutegia: 10:00etatik 14:etara 16:00etatik 20:00etara 

NON BOZKATU DAITEKE?

Botoa horretarako prestatutako edozein mahaitan eman daiteke, edozein auzotan bizi dela ere.

- Udaletxean

- Kultur Etxean

- Villa Mirentxun

- Pabiloian

- Gaztelekuan

- Basaundiko bulegoan

NORK PARTE HAR DEZAKE?

Bozketaren unean Lasarte-Orian erroldatuta dauden 18 urtetik gorako pertsonak apirilaren 18an; orduan itxiko da errolda kontsultan parte hartu ahal izateko.

ZER BOZKATZEN DA?

Galdera erraza da: Zer egin behar du Udalak egungo lurpeko edukiontizekin?

- Mantendu

- Ezabatu

Bozkatzeko leku bakoitzean, kabina bat egongo da, eta bertan aurkituko ditugu boto-paperak erantzun desberdinekin. Aukeratutakoa gutun-azal batean sartuko dugu, eta, ondoren, hautetsontzian utziko dugu.

Garrantzitsua da kontuan hartzea bozkatzen dena lurpeko edukiontzien egungo egoera dela. Hau da, emaitza, adibidez, horiek mantentzea balitz, orain daudenak mantenduko lirateke, eta ez lirateke lurperatu berriak jarriko jada lurrazalean edukiontziak dauden lekuan.

Azkenik, gogorarazi behar da nahitaezkoa dela maskara erabiltzea, mahaietan gel hidroalkoholikoa egongo dela eta segurtasun-distantziak mantendu behar direla.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala