BMW Lurauto BTT Lasarte-Orian egingo da igande honetan, apirilak 10, goizeko 9:00etan, Askatasun parketik abiatuko delarik.
Kirol arloko Txus Alonso eta sozioekonomiako Nuria Fernandez zinegotziek, Iñigo Larrea MX Rancing, Saiatuzeko Iñaki Blanco eta BMW Lurautoko Jon Anderrekin batera, Andatzan eta Buruntzaldean barrena egingo den BTT zeharkaldiaren XI. edizioa aurkeztu dute.
Oraingo honetan, berriz ere osatu da 500 izen-emaileren partaidetza-kupoa. Zeharkaldia publiko guztientzat pentsatuta dago, hiru maila izango baititu:
- Amateurra: 25 km eta 862 metroko desnibela
- Goi-maila: 32 km eta 1.100 metroko desnibela
- Pro maila: 42 km eta 1.460 metroko desnibela
Goi-mailako ibilbidearen itxiera 11:30ean eta Pro-mailakoa 11:45ean. 13:00etan, helmuga itxiko da.
Urbil merkataritza-guneko EROSKIn (gomendagarria) jaso ahal izango dira dortsalak, 10:30etik 14:00etara, apirilaren 9an, larunbatarekin. Probaren egunean, berriz, Antonio Mercero lokalean (Okendo plaza), 7:30etik 8:30era. Ahal den neurrian, bezperan joateko eskatzen da, antolatzaileen lana errazteko eta ilarak saihesteko.
Dortsala jasotzeko, inskripzioa baieztatu izanaren PDFa eta NANa aurkeztu beharko dira. 18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoen baimen sinatua eta txirrindularitzako lizentzia indarrean, halakorik izanez gero. Beste pertsona baten dortsala jaso daiteke, beharrezko dokumentazio guztia aurkeztuta.
Hornidura solidoa eta likidoa egongo dira ibilbidean: 17,5, 24 eta 32Km-etan, eta helmugan.
Zuzkiduran laguntza teknikorako gune bat prestatuko du Inguru Bikes-ek, parte-hartzaileen arazo mekanikoak konpontzeko.
Bizikletak garbitzeko gunea egongo da parte-hartzaileen eskura helmugaren ondoan, ibaiaren ondoan, Ola kalean.
Maialen Chourraut kiroldegiko dutxak 14:30ak arte egongo dira erabilgarri.
Udalak kirol-ekitaldi hau babesten du materiala lagata (helmuga-arkua, oholtza, argi- eta ur-hartuneak...), baita Mercero aretoa ere.
Sozioekonomia Sailak 2.000 euroko babesa eman dio probari, eta BTTk konpromisoa hartu du “Lasarte-Oria, Tratu On Bat” MARKA hedatzen laguntzeko. Horretarako, probari lotutako sustapen- eta publizitate-euskarri guztietan txertatuko du. 400 poltsa ere emango dira.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala