Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   SANTA ANA AZOKA

Artisautzako azoka Santa Ana eguna ospatzeko

Lasarte-Oriak Artisautako Azoka tradizionalarekin ospatuko du Santa Ana eguna uztailaren 21eko igandean, Okendo plazan.

1 / 2
1. argazkia

Sendoki Kultur Batzordeak, Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkatea, Maite Iglesias kulturako zinegotzia eta Xabier Goitia kulturetxeko gerentea lagun zituela, aurten 35. edizioa beteko duen Artisautzako Azoka tradizionala aurkeztuko zuen.

Azokak bi gune izango ditu, Okendo plaza eta Mercero plaza, eta 10:00etatik 14:0etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekia. Ordutegi horretan, artisauak beren produktuak lantzen zuzenean ikusteko aukera izango dugu.

Alde batetik, Okendo plazan, zura, ehunak, larrua, bitxiak... lantzeko artisau-postuak izango ditugu, eta Lasarte-Oriako bost talde: Biyak Bat eskulan-taldea, Lasarte-Oriako parpailagileak, Zentro Zibikoko eskulanen taldea, Lasarte-Oriako zurezko taila eta Altuna maketak. Horrez gain, saskigintzan parte hartzeko tailerrak, Zurjole marketeriako tailerra eta Patriciaren Tailerra izango dira, udako album bat lantzeko.

Bestalde, Mercero plaza artisautzazko elikagaietarako gune bat izango da. Aurten iaz baino bi postu gehiago izango dituelarik, euskal pastela, hestekiak, gazta, eztia, taloak, txokolatea, kontserbak, pateak eta abar aurkitu ahalko ditugu, baten baino gehiagoren ahogozagarri.

Erretinosi Pigmentarioaren Gipuzkoako Elkarteak berriro ere izango du bere txokoa, hartara azoka solidarioagoa eta integratzaileagoa ere eginez.

 

Iturria: Lasarte-Oriako Udala