partekatu
• ATERPEAREKIKO HITZARMENA
Aterpeak hasiera emango dio "Gozatu!" kanpainari
Urriaren 16tik 28ra bitartean, Aterpeak Gozatu! kanpaina egingo du. Sari bidez, tokiko merkataritza eta zerbitzuak ostalaritzarekin lotuko ditu.
Agustin Valdivia alkateak, Nuria Fernandez Sozioekonomia zinegotzia eta Ana Laureano Aterpeako ordezkariak bertan zirela, urriaren 16tik 28ra egingo “Gozatu! kanpaina aurkeztu zuen.
Epe horretan, parte hartzen duten denda eta zerbitzuetan gasturen bat egiten dutenek txartel itxi bat jasoko dute. Txartel batzuek zuzeneko saria izango dute, parte hartzen duten ostalaritza-establezimenduetan dastatu beharreko pintxo bat. Gainerakoek, izena eta telefono-zenbakia bete ondoren, 2.000 euroko zozketan parte hartuko dute, erosketa-txartelen bidez.
Guztira 9.450 txartel dira, eta horietatik 800 zuzeneko saria dira, Pintxo Aterpea izeneko pintxoa. Txartel irabazle bakoitzean zein tabernatan kontsumitu behar den adierazten da, eta azaroaren 5a baino lehen trukatu beharko da. Azpimarratu behar da taberna bakoitzak erabakitzen duela zein pintxo emango den sari gisa, eta kontsumizioa ez dagoela sartuta.
Kanpaina honetan 62 saltokik eta zerbitzuk eta 8 tabernak parte hartzen dute, tokiko merkataritza tokiko ostalaritzarekin lotu nahian.
Herriko Etxea jatetxea, Arima Gastrotaberna, Viña del Mar kafetegia, Café-Bar Buenetxea, Arkupe Taberna, Plan B kafetegia, Hiru Aldeta Taberna eta Avenida Taberna dira parte hartuko duten tabernak.
Udalak eta Aterpeak kanpainan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, herriko merkataritza bisitatuz.