Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE LASARTE-ORIA

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   ESKURATU 1000 EURO!

Aterpeak Eskuratu 1000 euro! Kanpaina egingo du beste behin

Eskuratu 1000 euro! Aterpearen Kanpaina itzuli da. Saria 1.000 euroko bonuak dira, Lasarte-Oriako dendetan erosteko

1 / 2
1. argazkia

Miguel Angel Prieto Aterpeako presidenteak, Agustín Valdivia alkatearekin eta elkarteko zenbait kiderekin batera, kanpaina honen edizio berria aurkeztu zuten. Kanpainaren helburua tokiko merkataritza dinamizatzea eta indartzea da.

Eskuratu 1.000 euro! kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan azaroaren 7tik 19ra kontsumitzen dutenek 1.000 euroren balioko erosketa-bonuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Pertsona saridunak 10 euroko 100 bonu jasoko ditu Aterpeako dendetan gastatzeko, azaroaren 29an, 17:00etatik 20:00etara. Ezingo ditu 10 bonu baino gehiago erabili establezimendu berean.

Saritutako pertsonak erosketak erosotasunez eta epe barruan egin ahal izan ditzan, hiru ordu baino ez baititu horretarako, Aterpeak ibilgailu bat jarriko du haren eskura.