partekatu
• KOMERTZIOA
Aterpeak Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 2. Jardunaldia aurkeztu zuen
Aterpeak Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 2. Jardunaldia aurkeztu zuen. Martxoaren 23an izango da, larunbatarekin, Kulturetxean. Jardunaldiak sarrera dohainik izango du, eta modelo-desfile batek eta zuzeneko lanek osatuko dute.
Aterpeako lehendakari Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen Lasarte-Oriako Ile-apainketa eta Estetikako 2. Jardunaldia. Martxoaren 23ko larunbatean, modelo-desfile bat eta zuzeneko lanak eskainiko ditu, sektoreko hainbat profesionalen eskutik. Ekitaldia, doako gonbidapenarekin, Kulturetxeko auditorioan egingo da 18:00etan.
Ormazabalek adierazi zuenez, 5 hilabete daramatzate jarduera hau ilusio handiz prestatzen, eta lan komunaren adibide on bat da, oso sektore ezberdinak koordinatzen baitira jarduera honetarako. Halaber gogorarazi zuen desfile honekin erakutsi nahi dela Lasarte-Oriako dendetan era guztietako produktuak lor daitezkeela, eta gogora ekarri zuen Lasarte-Orian bizi! Lasarte-Orian erosi! kanpaina.
Ekitaldi horretan establezimendu hauek parte hartuko dute: Ana gizonezkoen ile-apaindegia, Alba moda, Leder oinetakoak, Olmi mertzeria, Mabel moda, Iturbe zapata-denda, Imagine jantzi-denda, Marian Olaizola ile-apaindegia, Marbell ile-apaindegia eta Ormazabal loradenda. Ile-apainketako eta estetikako zenbait profesionalek modelo-desfile bat eskainiko dute, zuzeneko emanaldiak egiteaz gain.
Jardunaldi hau posible izan dadin, beste hauek ere laguntzaile izan dira: Irigoyen optika, Bizker inprimatze digitala eta Amaia González Caballeroren eskola.
Alkatea ere prentsaurrekoan izan zen, eta oso pozik agertu zen Aterpearen ekimen honekin, elkarteko sektore aktiboen esparrua zabaltzen baitu. Izan ere, Lasarte-Oriako profesional on ugarik hartuko dute parte. Jarduera hauekin Aterpeak sortzen dituen sinergiak nabarmendu zituen Zaballosek, eta dibertigarria izateko itxura guztia duen ikuskizun batera etortzera animatu zuen jendea.
Iturria: Lasarte-Oriako Udala